Onddoak

Boletus edulis
Udazkeneko onddozuria

Udazkeneko onddozuria gure basoetako perretxikorik preziatuenetariko bat da. Normalean, udazkenean sortzen du perretxikoa onddo honek, hostozabalen eta koniferoen basoetan. Txapelak 10-30cm-ko diametroa du, eta zuritik marroira arteko koloreak izan ditzake. Tamaina nabarmena izan dezake, zenbaitetan 24 cm-tako altuera izatera hel baitaiteke. Hankak ere, zuri-marroi tonuak ditu eta sare zuri mehe batez inguraturik dago. Himenioforoa porotsua da, hasieran zuria eta ondoren horixka, azkenik oliba-berde kolorea du.

Argazkia: Aranzadi Zientzia Elkartea
Boletus edulis

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2012/02/06
Azken eguneraketa: 2012/02/06
Bisita-kopurua: 1630

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Boletales
Familia: Boletaceae
Deskribatzailea: Bull. (1782)
Sinonimoak
Boletus betulicola
Boletus solidus
Dictyopus edulis
Leccinum edule
Ekologia
Mikorrizikoa
Jateko balioa
Jangarria
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

Txapelaren azala distiratsua da, 10-30 cm-ko diametroa du, eta ganbila eta lodia da. Kutikula laua eta lehorra da, eta eguraldi hezean apur bat  lingirdatsua izan daiteke. Bere kafesne koloreak tonu desberdinak har ditzake, batzuetan ia zuria da, eta besteetan, gaztaina koloreakoa edo marroi iluna. Hala ere, beti ertza apur bat argiagoa izan ohi da.

Estipea

Lodia izaten da 4-25 x 3-10 cm-ko diametroa eta hasieran nahiko sabeldua. Zaharragoa denean, berriz, lerdenagoa. Kolore zuria edo marroi argia du, eta batzuetan ikustea zaila izan arren, sare zuri mehe batez inguraturik dago.

Mamia

Trinkoa eta zuria izaten da. Kutikularen azpian arrosa, aireak ukitzean aldatzen ez dena. Zaporea atsegina da; hurren zaporea gogorarazten du.


Mikromorfologia

Esporak

Esporak horixkak dira eta 13-18 x 4,5-6 μm-koak, fusiformeak. Jalkinean oliba-berdeak dira.


Ekologia

Habitata

Hostozabalekin eta koniferoekin mikorrizak eratzen ditu. Lur drainatuetan perretxikoa bakarka edota 2-3 fruitu-gorputzeko taldetan hazi daiteke.

Perretxiko-garaia

Udazkenean ateratzen da perretxiko hau. Eguraldia hezea bada, abuztuan ere topa daiteke

Jateko balioa

Jangarri estimatua da eta oso kalitate onekoa. 

Antzeko espezieak
Boletus aereus

Boletus edulisen txapelaren kolorea ahulagoa da, eta kutikula lingirdatsuagoa du.

Onddobeltza ( Boletus aereus )

Boletus reticulatus

Kutilukaren azpiko mamia ez dago koloreztatua.


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...