Heteropterus: Gipuzkoako Entomologia Elkartea
Hernani ( Gipuzkoa )

Joan den mendearen bukaera aldera, Gipuzkoako lagun batzuk elkartzen hasi ziren intsektuenganako zaletasunak eta grinak bultzatuta. Harik eta 1999an Gipuzkoako Entomologia Elkartea sortzea erabaki zuten arte. Gaur egun, logikoa denez, bazkideetako batzuk baino ez dira gipuzkoarrak, baina elkartearen izenak berdin dirau, haren jatorriari eta jarduera gehienen muinari lotuta.

Irabazi-asmorik gabeko elkartea da, hastapenetako lagun-taldetxo horren nahiak eta kezkak helburutzat dituena: gure inguruko entomofaunaren ikerkuntza; eta ezaguntza entomologikoaren zabaltzea.

Bi aldizkari argitaratzen dituzte, biak seihilabetekariak direnak orain. Elkartearen bestelako jardueren artean, nabarmentzekoa da Aiako Harria Parke Naturaleko entomofauna izeneko proiektua.


Harremanetarako

193 Posta Kutxatila, 20120 , Hernani , Gipuzkoa

943 331 330
heteropterus@heteropterus.org
http://www.heteropterus.org

Leave a comment

You are commenting as guest.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...