Arrano beltza
Aquila chrysaetos

Arrano beltza, Euskal Herrian aurki dezakegun hegazti harrapari eder eta lirainenetariko bat da. Euskal Herriko arranorik handiena den arren, ez dago oso hedatua gure lurraldean eta Arabako Mendietan eta Pirinioetan bizi diren bikote gutxi batzuek osatzen dute gure inguruko populazioa.

Aquila chrysaetos

Phyluma
Aves
Klasea
Chordata
Ordena
Accipitriformes
Familia
Accipitridae
Deskribatzailea
Linnaeus (1758)
Estatusa
lc

Deskribapena

Euskal Herriko arranorik handiena da. Burualde oso sendoa, hego handiak eta buztan nahiko luzea ditu. Helduak marroixkak izan ohi dira eta aurpegi eta kokote aldean urre-koloreko tonalitateak eduki ohi dituzte. Buztana beltza da, muturrean apur bat argitzen delarik. Azpialdea marroi kolorekoa da, gune argiago batzuk beha daitezkeelarik. Gazteak ilunagoak izan ohi dira. Hegoen erdialdean eta buztanaren behe aldean orban zuri bereizgarriak beha daitezke. Orban hauek desagertu egiten dira gaztea, heldutan izango duen lumaia hartzen doan heinean.

Banaketa

Ia mundu guztian hedaturik dagoen hegaztia da. Iparramerikan, Eurasian eta Afrika iparraldean aurki daiteke eta baita Britainia Handia, Japonia eta Mediterraneoko irletan ere.

Europa erdialdeko populazioa asko gutxitu da azken hamarkadetan gizakiaren eraginez eta garai batean ugari zeuden lekuan ez da alerik gelditzen. Egun, Europa mendebaldean Eskozia, Norvegia, Alpeak, Italia eta Iberiar penintsulan soilik gelditzen dira, nahiz eta 2001ean 35 ale askatu ziren Irlandan.

Euskal Herrian Arabako mendietan eta Pirinioetan beha daitezke. Araban, Izki aldean eta Errioxa eta Nafarroarekin muga egiten duen inguruan ikus daitezke, eta Pirinioetan, Nafarroa, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Araban 8 bikote daudela estimatzen da eta Pirinioetan 13 besterik ez.

Habitata

Baso eta zelaiak ugari diren ingurune menditsuetan bizi ohi da hegazti hau. Kumeak gurasoengandik gertu gelditzen dira bizitzen, lurraldetik kanpora egin gabe.

Urtez urte txandakatzen dituzten hainbat habia eratzen dituzte beren lurraldean. Batez ere kareharrizko harkaitzetako kobazulo eta erlaitzetan eratzen dituzte habiak, baina badira zuhaitzen adaburuetan habia eraikitzen dutenak ere. Nahiko sinpleak izan ohi dira. Pinu eta arteen adarrekin eratzen dute oinarria eta pinu-hostoez estaltzen dute. Umatze-garai bakoitzeko pisu berriak gehitzen zaizkio eta ohikoa da hainbat urteren ostean metro bateko altuera eta bi metroko zabalera izatera iristea.



Habitat bereko espezie gehiago

Plecotus austriacus
Lanius senator
Rhinolophus hipposideros
Pica pica
Ardea cinerea
Oryctolagus cuniculus
Eptesicus serotinus
Asio otus
Turdus merula
Suncus etruscus
Myotis blythii
Mus spretus
Aglais urticae
Cervus elaphus
Dama dama
Hyla molleri
Buteo buteo
Anguis fragilis
Apodemus sylvaticus
Barbastella barbastellus
Nyctalus leisleri
Capreolus capreolus
Nyctalus noctula
Nyctalus lasiopterus
Myotis emarginatus
Falco peregrinus
Ciconia nigra
Colias croceus
Rattus rattus
Aquila pennata
Aquila fasciata
Luscinia megarhynchos
Chalcides bedriagai
Otus scops
Fringilla coelebs
Blanus cinereus
Troglodytes troglodytes
Caprimulgus europaeus
Alauda arvensis
Galerida cristata
Milvus milvus
Passer domesticus
Microtus duodecimcostatus
Pipistrellus kuhlii
Turdus philomelos
Circaetus gallicus
Milvus migrans
Crocidura russula
Athene noctua
Jynx torquilla
Falco tinnunculus
Erithacus rubecula
Accipiter gentilis
Mustela nivalis
Talpa europaea
Bubo bubo
Aegolius funereus
Pyrrhocorax pyrrhocorax
Plecotus macrobullaris
Myotis nattereri
Chionomys nivalis
Myotis myotis
Tadarida teniotis
Rupicapra pyrenaica
Pyrrhocorax graculus
Gypaetus barbatus
Mus musculus
Micromys minutus
Mustela erminea
Neophron percnopterus
Prunella collaris
Microtus agrestis
Sorex coronatus
Gyps fulvus
Montifringilla nivalis
Hierophis viridiflavus
Microtus gerbei
Parnassius apollo
Sus scrofa
Dendrocopos major
Scolopax rusticola
Picus sharpei
Dryocopus martius
Dendrocopos medius
Accipiter nisus
Erinaceus europaeus
Coracias garrulus
Dendrocopos minor
Salamandra salamandra
Lepus europaeus
Martes martes
Martes foina
Garrulus glandarius
Tyto alba
Vanessa atalanta
Vulpes vulpes
Ursus arctos
Rhinolophus ferrumequinum
Miniopterus schreibersii
Sciurus vulgaris
Glis glis
Myodes glareolus
Pipistrellus pipistrellus
Tichodroma muraria


Elikadura

Tamaina ertain eta txikiko ugaztunez elikatzen dira, batez ere. Hegaztiak (usoak, usapalak, eskinosoa) eta narrastiak ere ehizatzen dituzte eta noizbehinka sarraskiez ere elikatzen dira. Ehizarako behe-hegaldiak burutzen ditu eta harrapakinetik gertu dagoenean bere gainera amiltzen da abiadura handiz. Gazteak gurasoek elikatzen dituzte independizatzen diren arte eta, normalean, ugaztunak beharrean hegaztiak ematen dizkiete. Ziurrenik, arrano gazteek hegaztiak hobeto digerituko dituzte.

Ugalketa eta ontogenia

Ugal garaia martxoa inguruan hasten da eta normalean, beren lurraldean bertan ugaltzen dira. Ugalketaren ostean, emeak 1 eta 3 arrautza bitartean erruten ditu eta 45 egunez inkubatzen ditu. Zuriak izaten dira eta 77x59 mm-ko tamaina eta 140 g-ko pisua izan ohi dutenak. Jaiotzen diren kumeak lumaia guztiz txuria izan ohi dute. Txito bat baino gehiago jaiotzen badira, lehenengoak 50 egun ingurura burutzen du lehen hegaldia. Gainerakoak, normalean, hil egiten dira, gurasoek ez baitituzte zaintzen eta bestela, lehen kumeak indar nahikoa duenean habiatik botatzen ditu.

Bizimodua

Hegazti monogamoak dira.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Ez dute harrapari naturalik.

Kontserbazioa

Mundu mailan mehatxurik gabe sailkatu du arrano beltza IUCN erakundeak. Horren arrazoia bere banaketa eremu zabala (20.000 km baino gehiago) da batez ere. Halaber, populazioa oso handia da (10.000 heldu baino gehiago) eta azken 3 belaunaldietan kopurua ez da %30 baino gehiago murriztu (populazioa egonkorra da beraz).

Europan arrarotzat jotzen bada ere (hau da, mehatxurik gabea oraindik ere) Hegaztien Zuzentarauan eta CITES eta Bonn hitzarmenetan jasota dago. Espainiako Espezie Mehatxatuen Katalogoak zahurgarritzat jotzen du.

Elektrokuzioek eragina dute hegazti honengan zenbait lekutan, eta beste batzuetan pozoiengatik edota tiroz ere hiltzen direla ikusi da. Bestalde, untxien beherakadak (neumonia birikoagatik) elikagai murrizketa suposatu du arrano beltzarentzat. Gainera, habiatik gertu egiten diren kirolek (eskalada, senderismoa, etab.) ere ez diote mesederik egiten.

Esteka interesgarriak


Egilea: Antton Alberdi eta Garikoitz Perurena | Sorrera: 2012/01/05 | Azken eguneraketa: 2014/08/20 | Bisita-kopurua: 3873 | Argazki nagusia: Juan Lacruz

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...