Hontz ertaina
Asio otus

Hontz ertaina Ipar Hemisferioko ia lurralde osoan hedaturik dagoen harrapari gautarra da, ugaria, eta kontserbazio arazo berezirik ez duena. Identifikatzeko erraza da buruaren gainaldean dituen belarri-xerlo handiei erreparatuz gero. Euskal Herriko lurralde guztian aurki daiteke, era guztietako habitatetan, herri eta hiri handietako parkeetan barne. Ugaztun txikiez elikatu ohi da.

Asio otus

Phyluma
Chordata
Klasea
Aves
Ordena
Strigiformes
Familia
Strigidae
Deskribatzailea
Linnaeus (1758)
Estatusa
lc

Deskribapena

Tamaina ertaineko hontza da, 35-40 cm-ko luzerakoa, eta ia metro bateko hego-zabalera izatera iritsi daitekeena. 150-430 g bitarteko pisua izan ohi du eta emeak arrak baino handiagoak dira, orokorrean. Espezie honen morfologia ezaugarritzen duen bereizgarri nagusia begien gainean dituen belarri-xerlo handiak dira. Bizkarraldean lumaiak kolorazio arre-marroia du, eta sabelaldea krema-horixka izan ohi da marra marroi bertikalduna. Aurpegi-diskoa arrea da eta begien arteko zonaldea zurixeagoa. Tartsoa eta atzaparrak lumaz hornituak izan ohi ditu.

Lau subespezie deskribatu dira; nominala, Asio otus otus, Eurasia guztian hedaturik dagoena, Ipar Amerikan aurki daitezkeen A. otus tuftsi eta A. otus wilsonianus subespezieak, eta Kanariar Uharteetako subespezie endemikoa A. otus canariensis.

Antzeko espezieak

Zingira-hontza (Asio flammeus)

Antzekotasun morfologiko nabarmena duten arren, zingira-hontza Euskal Herrian ez da batere ohikoa, eta oso zita gutxi ezagutzen dira lurraldearen hegoaldean, negukoak batez ere. Zingira-hontzak ez du hontz ertainaren moduko belarri-xerlorik. Hegoetako lumajean ere badira aldeak; nabarmenena, ziurrenik, zingira-hontzaren hegoen aurre-ertza zuria izan ohi dela da.

Banaketa

Ipar Hemisferioan banaketa zirkunpolarra du, eta Europan, Afrika Iparraldean, Asian eta Ipar Amerikan aurki daiteke. Banaketaren iparraldean; Eskandinavian, Sieberian eta Kanadan, udan bakarrik aurki daiteke, eta banaketaren hegoaldean, aldiz, neguan soilik. Tarteko populazioek migrazioak egin ditzaketen arren, urte osoan aurki daitezke hontz ertainak eremu horretan.

Iberiar penintsula osoan bizi da espeziea, eta Euskal Herriko eremu guztian aurki daiteke, hegoalean ikusteko errazagoa den arren.

Asio otus Asio otus

Habitata

Askotariko inguruneetan bizi den hegaztia da. Habia konfieroen basoetan ezarri ohi duen arren, ingurune irekietan ehizatzen du, eta landazabal mediterraneoan eta ingurune sastrakatsuetan ohikoa da. Itsas mailatik 2750 metroraino topatu den espeziea da (del Hoyo et al. 1999).



Habitat bereko espezie gehiago

Passer domesticus
Circaetus gallicus
Milvus milvus
Ciconia nigra
Turdus merula
Falco peregrinus
Milvus migrans
Falco tinnunculus
Lepus europaeus
Aquila fasciata
Alauda arvensis
Galerida cristata
Pyrrhocorax pyrrhocorax
Tadarida teniotis
Neophron percnopterus
Caprimulgus europaeus
Dendrocopos minor
Cuculus canorus
Otus scops
Scolopax rusticola
Chalcides bedriagai
Blanus cinereus
Canis lupus
Ardea cinerea
Aquila chrysaetos
Luscinia megarhynchos
Fringilla coelebs
Erithacus rubecula
Aquila pennata
Bubo bubo
Motacilla cinerea
Coracias garrulus
Rana temporaria
Salamandra salamandra
Erinaceus europaeus
Rana dalmatina
Accipiter gentilis
Phoenicurus phoenicurus
Prunella modularis
Phoenicurus ochruros
Trachemys scripta
Rattus norvegicus
Myotis emarginatus
Dryocopus martius
Martes martes
Meles meles
Hyla molleri
Myotis bechsteinii
Myotis nattereri
Plecotus auritus
Rhinolophus ferrumequinum
Alytes obstetricans
Glis glis
Pipistrellus nathusii
Myodes glareolus
Hierophis viridiflavus
Apodemus flavicollis
Jynx torquilla
Dendrocopos major
Lymnocryptes minimus
Athene noctua
Lacerta schreiberi
Microtus duodecimcostatus
Microtus gerbei
Microtus lusitanicus
Crocidura russula
Troglodytes troglodytes
Talpa occidentalis
Talpa europaea
Lepus granatensis
Mustela nivalis
Accipiter nisus
Sorex coronatus
Sorex minutus
Tyto alba
Cyanistes caeruleus
Pica pica
Vanessa atalanta
Myotis blythii
Vulpes vulpes
Miniopterus schreibersii
Mustela erminea
Mus spretus
Microtus agrestis
Mus musculus
Micromys minutus
Pipistrellus pipistrellus
Asio flammeus
Plecotus austriacus
Apodemus sylvaticus
Suncus etruscus
Nyctalus leisleri
Cervus elaphus
Dama dama
Lanius senator
Nyctalus lasiopterus
Rattus rattus
Dendrocopos medius
Picus sharpei
Strix aluco
Martes foina
Sciurus vulgaris
Barbastella barbastellus
Garrulus glandarius
Crocidura suaveolens
Colias croceus
Buteo buteo
Anguis fragilis
Aglais urticae
Eptesicus serotinus
Myotis myotis
Sus scrofa
Nyctalus noctula
Oryctolagus cuniculus
Rhinolophus hipposideros
Pipistrellus kuhlii
Turdus philomelos


Elikadura

Ugaztun txikiek osatzen dute espezie honen dietaren zati handiena, saguak, arratoiak eta satitsuak eskuarki irensten baititu. Iluntasun ia totalean ehizatzeko gai da, eta horretarako batez ere entzumena erabiltzen duela uste da (Marks et al. 1994).

Ugalketa eta ontogenia

Habia egiteko beste hegazti espezie batzuek utzitako egiturak erabiltzen ditu normalean, belabeltzek, erroiek edo mikek egindakoak, esaterako; baina zuhaitzetako zuloetan ere gorde daiteke. Emeek 4-6 arrautza erruten dituzte udaberri inguruan eta 25-30 egunez inkubatzen dituzte arrautzok txitoak jaio aurretik. Emeak arduratzen dira kumeen zaintzaz eta arrek eramaten dute jatekoa habira. Hainbat kasutan, txitoak hegan egiteko gai izan aurretik habitik irten eta zuhaitzaren inguruko behe-landaredian ezkutatuta mantentzen dira (del Hoyo et al. 1999). Txitoek 35 egun ingururen buruan lortzen dute hegan egitea, baina hainbat astez euren gurasoek lortutako janariarekin elikatzen dira.

Heldutasun sexuala urtebete ingururekin lortzen dute, eta naturan 27 urte arte bizi izan den animaliarik ezagutu izan da (del Hoyo et al. 1999).

Bizimodua

Orokorrean espezie monogamoa da, nahiz eta portaera poligamoak ere deskribatu diren (Marks et al. 1994).

Hainbat populazio sedentarioak dira, banaketa eremuaren erdialdean kokaturikoak, orokorrean. Banaketaren ertzetakoak, aldiz, migratzaileak izan ohi dira. Europako hainbat populaziok, esaterako, Egipton igarotzen dute negua (del Hoyo et al. 1999). Neguan hainbat alez osaturiko kabi komunalak ere ikusi izan dira (Marks et al. 1994). 

Espezieen arteko elkarrekintzak

Ez da espezie bakar bat beraren oinarrizko harrapakina.

Kontserbazioa

Espeziearen izaera kosmopolita eta banaketa zabala dela eta, kontserbazio-arazo berezirik ez duen espezietzat jotzen da. Espeziearen egoera onaren erakusle, Europan 380.000-810.000 bikote estimatu dira, eta milioi bat aletik gora (BirdLife International 2004).

Esteka interesgarriak


Bibliografia


. . The Owl Pages. http://www.owlpages.com/owls.php?genus=Asio&species=otus (2013/01/28)

Marks JS, Evans DL, Holt DW. 2013. Long-eared Owl (Asio otus), The Birds of North America Online. Cornell Lab of Ornithology. Ithaca

del Hoyo J, Elliott A, Sargatal J. 1999. Handbook of the Birds of the World. Volume 5: Barn-Owls to Hummingbirds. Lynx Edicions. Bartzelona
Egilea: Antton Alberdi | Sorrera: 2013/01/28 | Azken eguneraketa: 2014/08/20 | Bisita-kopurua: 2190 | Argazki nagusia: Artur Mikołajewski

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...