Adonis pyrenaica

Lore horidun landaretxo hau espezie nahiko arraroa dugu, soilik Piriniotan eta Alpeetako zenbait gune isolatuetan hazten baita, lurzoru harritsuetan. Hori dela eta, Nafarroako Espezie Mehatxatuen Zerrenda Gorrian 'Zaurgarria' kategorian sailkatuta dago.

Adonis pyrenaica

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Ranunculidae
Ordena
Ranunculales
Familia
Ranunculaceae
Deskribatzailea
Augustin Pyrame de Candolle, 1815
Estatusa
ne

Morfologia

Landaretxo iraunkorra dugu, 10-30 cm-koa, pixkat pubeszentea.

Hostoak

Ranunkulazeoen hosto tipikoak dituzte, ondo garatutako linboarekin. Oinarri aldeko hostoak handiak dira, peziolo nabaria dute eta hosto kaulinarrek bezala 2-4 pinnatisektu.

Loreak

Sepalo glabroak dituzte edo ile sakabanatu gutxi batzuekin, batzuetan guruintsuak. 10-15 petalo dituzte, horiak eta 1-1,5 cm-koak. Anterak ere horiak dira.

Fruituak

Landare hauen fruituak akenio motakoak dira, 6-7 mm-koak eta glabrotik oso pubeszentera izan daitezke, behintzat goialdean. 2-3 mm-ko kakoa dute, kurbatua.

Banaketa

Soilik Piriniotan eta Alpeetako zenbait gune isolatuetan aurki daiteke. Euskal Herriko hegoaldean soilik Nafarroan aurkitzen da, Pirinio inguruetan eta iparraldean ere Pirinioen inguruan aurki daiteke.

Adonis pyrenaica Adonis pyrenaica

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Ekologia

Larre harritsuetan eta mendi-harkaitzetan hazten da, bereziki kareharritan. 1500-2600 metroko altitudetara aurki daiteke.

Fenologia

Uda hasieran loratzen da eta uda bukaeran garatzen ditu fruituak.

Kontserbazioa

Nafarroako katalogoan 'Zaurgarria' kategorian sailkatuta dago eta Euskal Herriko iparraldean ere babestuta dago, I Eranskinean. Populazio gehienak leku zailetan bizi dira, gizakia eta abereak ia iritsi ezin diren tokietan. Horregatik, egungo artzaintza estentsiboari eutsiz gero, ez dirudi gizakiak inongo arriskurik adieraz dezakeenik landare eder honen inguruan. Barneko faktoreak dira aintzat hartzekoak: populazioaren urritasunak eta isolamenduak arriskuan jar dezakete landaretxo honen biziraupena.

Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2012/04/18 | Azken eguneraketa: 2013/12/30 | Bisita-kopurua: 1451 | Argazki nagusia: www.telefonica.net

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...