Onddoak

Amanita citrina
Lanperna horia

Honako hau, kolore hori-zuria daukan onddo ederra da. Gure basoetan nahiko ugaria da espezie. Ez da toxikoa, baina ez da jatea gomendatzen Amanita toxikoekin nahiko errez nahastu baitaiteke. Ala ere, bereizi-erreza da,  errefau, zein patata gordinaren usain nabarmena baitauka.

Argazkia: Asier Uribeetxebarria
Amanita citrina

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2012/11/27
Azken eguneraketa: 2013/12/26
Bisita-kopurua: 1798

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Amanitaceae
Deskribatzailea: (Schaeff.) Pers
Sinonimoak
Agaricus citrinus
Agaricus mappa
Amanita mappa
Ekologia
Mikorrizikoa
Jateko balioa
Baliogabea
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

Onddo honek tamaina ertaineko txapela dauka, 4-10 cm-takoa. Koloreari dagokionez zuri-horia edo zuri-berdezka izaten da. Kutikula errez bereizten da mamitik eta eguraldia hezea denean pittin bat likatsua izaten da. Kutikularen ertza laua dauka. Onddo honen pileoa, garatzen ari den bitartean aldatzen doa, hasieran ganbila baita eta ale zahartzen den heinean lautzen joaten da. Kolore zuriko bolbaren arrastoak izan ditzake kutikulan.

Estipea

Pileoarekin erkatuz nahiko estipe handia garatzen du, 5-12 x 1-1,5 cm-takoa. Forma zilindrikoa eta kolore zuria dauka, hasieran betea bada ere hau denborarekin  hustu egiten da. Kolore zuriko eraztun zintzilikaria eta erraboila izaten du.

Orriak

Orriak libreak, hertsiak eta zuriak izaten dira. Batzuk kolore horiko orbainak izaten dituzte.

Mamia

Kolore zuriko mamia izaten du. Presio apur bat eragiterakoan nahiko errez apurtzen  dena. Patata gordinaren eta errefauaren usaina dauka.  Zaporeari dagokionez  gozoa da, baina  ez da batere atsegina.


Mikromorfologia

Esporak

Generokide gehienak bezala esporada zuria duen onddoa da.  Espora amiloideak, obalatuak edo globo itxurakoak dira. 8-10 x 7-9m.


Ekologia

Habitata

Hostozabal zein koniferoetan aurkitzen den onddoa da. Hau, gure basoetan nahiko arrunta izanik. Hostozabaletan, pago, urki zein hariztietan aurkitzen da batez ere.


Habitat bereko espezie batzuk:
Kanpaitxo arbiusaina
Mycena pura
Gibelurdina
Russula virescens
Antrodia serialis
Orri zurbileko lakaria arrunta
Laccaria laccata
Lakaria ubela
Laccaria amethystina
Ganoderma pfeifferi
Kukuma
Amanita ovoidea
Ezko gibelgorria
Hygrophorus russula


Perretxiko-garaia

Udatik, negua hasi bitarte aurkitzen den onddoa da. Ala ere bere garai optimoa udazkena izaten da.

Jateko balioa

Jateko exkaxa da, ez baitauka zapore ez usain atseginik.

Antzeko espezieak
Amanita phalloides

Espezie honekin antzekotasun txikia badauka ere hauek ondo bereizi behar dira, bata hiltzailea baita eta besteak ez du inolako ondoriorik. Bereizteko modurik errazena, A. Citrinak daukan usaina da, honek errefau edo patata gordinarena baitauka. A. Phalloidesek usain gozoa izanik.

Hiltzaile berdea ( Amanita phalloides )

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...