Onddoak

Boletus luridus
Onddo zikina

Hostozabalen basoetan nahiko arrunta den onddoa da. Kolore hori-oliba edo marroi-kremazko txapel handia garatzen du. Hala ere onddo honetan deigarriena  hanka inguratzen duen sare gorrixka da. Onddoa ukitzerakoan berehala  urdindu egiten da. Onddo jangarria da, beti ere ondo eginda bestela toxikoa suerta daiteke, beste generokide batzuk bezala.

Argazkia: Tocekas
Boletus luridus

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2012/01/17
Azken eguneraketa: 2013/03/29
Bisita-kopurua: 1760

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Boletales
Familia: Boletaceae
Deskribatzailea: Schaeff.: Fr.
Ekologia
Mikorrizikoa
Jateko balioa
Arretaz
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

Txapel handi ertaineko onddoa da honako hau, honek 6-17 cm bitarteko erradioa erradioa izaten baitu.  Alea gaztea denean hemisferikoa izaten da eta heltzen doan heinean zabaldu eta  eite ganbila hartzen du. Kutikulari dagokionez, hau mamitik bereiztea zaila da.  Kutikula lehorra bada ere euriarekin pixkat likasten da. Kolore aldakorrekoa izaten da, baina tonu arreak dira nagusi. Ale argienak marroi-kremak izaten dira eta ilunenak marroi-olibak izaten dira. Nabarmena da, onddoa ukitzerakoan honek izaten duen kolore aldaketa, ukitutako gune bortizki urdintzen baita.

Estipea

Erretikulua oso markatua dauka, eta sare itxurako egitura bat osatzen du oinaren inguruan.  Sarea ukituz gero hau oso azkar urdintzen da. Hanka nahiko lodia eta handia izaten da, 5-15 x 1-2 cm. Kolore horia izaten badu ere tonu gorrixkak oso ohikoak izaten dira.

Mamia

Mamiak tonu ezberdinak izaten ditu, orokorrean horixka izaten da, baina, poroen inguruan laranjagoa da eta oinaren behealdean  gorria. Hau ere ukitzerakoan urdindu egiten da.  Fruta garratzen usain atsegina dauka ea zapore gozoa izaten du. 


Mikromorfologia


Ekologia

Habitata

Hostozabalen basoetan aurkitzen da batez ere baina noizbait koniferoen basoetan ere aurki daiteke. Espezie hau gurean nahiko arrunda da.


Habitat bereko espezie batzuk:
Errotari faltsua
Clitocybe dealbata
Hiltzaile goiztiar
Amanita verna
Lanperna txarra
Amanita pantherina
Ezko gibelgorria
Hygrophorus russula
Lakaria ubela
Laccaria amethystina
Hiltzaile konkorduna
Amanita virosa
Kanpaitxo arbiusaina
Mycena pura
Orri zurbileko lakaria arrunta
Laccaria laccata


Perretxiko-garaia

Maiatzetik hasita abendurate aurki daitekeen onddoa da.

Jateko balioa

Jangarria da, baina, beti oso ondo eginda, bestela toxikoa suerta daiteke. Ondo egiten bada, zapore ederreko onddoa da.

Antzeko espezieak
Boletus queletii

Onddo honek txapel ilunagoa izaten du eta ez dauka estipean sarerik. Oinaren goialdea kolore hori bizia izaten du eta behe aldeak erremolatxa kolorekoa izaten da.

 


Boletus erythropus

Kolore ilunagoa duen pileoa garatzen du eta  estipean ez du sarerik izaten. Hanka kolore gorri bizikoa izaten da. Poroak gorri-purpurak izaten dira. Ez dauka usain handirik. Onddo hau pagadietan arrunta izaten da. 


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...