Onddoak

Coprinopsis atramentaria
Urbeltz gorritzailea

Kolore gris arrekoa da, hasieran txurixka baina hazi ahala iluntzen doana, tinta beltz batez estalita geratuko balitz bezala. 'Atramentarius' hitzak 'tintari dagokiola' esan nahi du, eta izen hori hartzen du tinta beltz moduko batean desegiten delako heldu bihurtzean. Oso ohikoa da eta udaberri-udazken bitartean multzotan agertzen da baso, ibai-ertz, usteldutako egur eta lorategietan. Ez da oso mamitsua eta erraz apurtzen da. Alkoholarekin nahastuz gero toxikoa da.

Argazkia: Pamela kaminski
Coprinopsis atramentaria

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2012/01/02
Azken eguneraketa: 2012/11/14
Bisita-kopurua: 1947

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Agaricaceae
Deskribatzailea: (Bull.: Fr.) Redhead, Vilgalys & Moncalvo
Sinonimoak
Coprinus atramentarius
Ekologia
Saprobio humikola
Jateko balioa
Arretaz
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

4-5 cm-ko diametroa dauka eta 3-5 cm-ko altuera lor dezake. Hasierako forma oboideoa bada ere hazi ahala kanpai itxura hartzen doa. Kolore aldaketa bat ere pairatzen du, hasieran txuri-horixka da eta denborarekin kolore griseko kutikula fibrotsu bat garatuko du. Erdialdetik kolore arreko egitura ezkatakarak ditu eta longitudinalki ildaskatua izan ohi ditu. Txapela, hazi ahala iluntzen da eta amaieran tinta beltza izango balitz bezala desegiten da.

Estipea

Zilindrikoa da 5-20 cm-ko luzera har dezake eta 0,8-1,8 cm-ko diametroa. Leuna da eta barrutik hutsa, berraz oso erraz apur daiteke. Kolore txurikoa da. Oinarritik gertu eraztun antzeko bat eta ezkata marroi batzuk ditu baina oinarritik gorantz urrundu ahala loditasuna galtzen doa.

Orriak

Lamina ugari ditu elkarrengandik oso gertu. Hasieran kolore txurikoak dira baina esporak hozitzean belztu egiten dira tinta beltz moduko batean deseginez.

Mamia

Mehea eta hauskorra da, usain gutxikoa. Pileoa eta himenioa bezala hasieran zurixka bada ere, haztean belztu egiten da. Zapore gozokoa da.


Mikromorfologia

Esporak

Beltzak, leunak eta forma eliptikokoak dira. Neurriak 7-11 x 5-6 mikrakoak dira. Basidio tetrasporikoak dituzte.


Ekologia

Habitata

Baso epeletan ageri dira eta Europan oso ugariak dira. Banaketa zabalekoak dira. Multzotan agertzen dira, ibai ertz, gorotz artean, hosto zabaleko basoetan, zein usteldutako egurretan eta baita ongi ongarriztutako lorategietan ere. Espezie nitrofiloa da.


Habitat bereko espezie batzuk:
Kukuma
Amanita ovoidea
Ezko gibelgorria
Hygrophorus russula
Lakaria ubela
Laccaria amethystina
Lanperna horia
Amanita citrina
Ganoderma pfeifferi
Katilu laranja
Aleuria aurantia
Gardinga
Chlorociboria aeruginascens
Zarakar kimoa
Kretzschmaria deusta


Perretxiko-garaia

Udaberritik hasita udazkenerarte garatzen da bere fruitu gorputza.

Jateko balioa

Toxikoa da alkoholarekin nahastuz gero. Jan eta ordu-erdi edo bi orduren buruan 'antabus' deritzon efektua eragiten du (larruazalaren gorritzea, sukarra, takikardiak...) zeinak gutxienez bi egun irauten dituen (pertsonaren arabera). Alkohola edan ezean gozo eta suabea da, hala ere ez da gomendagarria.

Antzeko espezieak
Coprinus romagnesianus

Coprinus romagnesianus oso antzekoa denez C. atramentariusen barietate bat balitz bezela har daiteke, hala ere bere kolorea grisagoa da eta da arrea.


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...