Onddoak

Laccaria laccata
Orri zurbileko lakaria arrunta

Baldintza klimatiko eta adinaren arabera formaz eta kolorez aldatzen duen espeziea dugu honako hau. Oraintsu arte <em>Laccaria affinis</em> izenaz ezagutu izan da. Hostozabal- eta konifero-basoetan hazten da abuztua eta azaroa artean.

Argazkia: Zonda Grattus
Laccaria laccata

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2011/11/30
Azken eguneraketa: 2013/12/26
Bisita-kopurua: 983

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: basidiomycota
Klasea: agaricomycetes
Ordena: agaricales
Familia: hydnangiaceae
Deskribatzailea: (Scop.) Cooke (1884)
Sinonimoak
Agaricus laccatus
Agaricus amethysteus
Clitocybe laccata
Laccaria affinis
Ekologia
Mikorrizikoa
Jateko balioa
Baliogabea
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

2-6 cm arteko diametroa duen txapela izaten du. Hasiera batean hemisferikoa izaten da, baina, gerora ganbildu eta lautu egiten da, eta azkenik, erdian sakonunea garatzen da. Ertz fina izaten du. Kutikula, berriz, laua eta higrofanoa.  Arre-gorrizta kolorekoa izaten da, nahiz eta, egun lehorretan argitu egiten den.

Estipea

Hanka zilindrikoa eta zuntzezkoa izaten du, 3-7 x 0.3-0.5 cm artekoa, sarritan bihurria eta okerra izaten dena. Alde batetik bestera zuntz mehe zurixkek estaltzen dute. Pileoaren kolore antzekoa du eta oinarrian mizelioaren arrasto zuriak ikusten zaizkio.

Orriak

Orriak banaka egoten dira. Urriak, lodiak eta apur bat dekurrenteak izaten dira. Morexka argiak izaten dira eta zahartzen doazen heinean argituz joaten dira.

Mamia

Mamia mehe eta arrosa-kolore argikoa izaten da, usainik gabea eta zapore gozokoa.


Mikromorfologia

Esporak

Esporak 7-9 µm-takoak izaten dira. Forma borobildua dute eta arantzadunak eta zuriak izaten dira.


Ekologia

Habitata

Hostozabalen nahiz koniferoen basoetan irteten da udan eta udazkenean.


Habitat bereko espezie batzuk:
Kolibia gurinkara
Rhodocollybia butyracea
Errotaria
Clitopilus prunulus
kolibia hanka-bihurria
Rhodocollybia prolixa
Pinudi-gibelubela
Russula sardonia
Anis azpibeltza
Agaricus sylvicola
Hiltzaile konkorduna
Amanita virosa
Lakaria ubela
Laccaria amethystina
Kanpaitxo arbiusaina
Mycena pura


Jateko balioa

Espezie honetan pileoa jaten da, oina gogorra eta ez jangarria baita. Eraginez, erdipurdiko jangarria da <em>Laccaria laccata</em>.

Antzeko espezieak
Laccaria proxima

<em>Laccaria proxim</em>a-rekin erraz nahas daiteke. Hala ere, <em>L. proxima, L. laccata</em> baino txikiagoa da, txapela oso ildaskatua du eta normalean ez da ezkatatsua izaten.


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...