Onddoak

Lepiota brunneoincarnata
Galanperna hiltzailea

Nahiz eta txikia izan, hilgarria suertatzen den onddo ederra da lepiota txiki hau. Oso antzerakoak diren beste espezie toxiko batzuekin nahastu daiteke. Udatik udazkenera hazten den onddoa da, belar ugari dagoen tokietan. 3-5cm-tako pileoa garatzen du eta estipeak 5 cm izan dezake asko jota

Argazkia: Errotari elkarte mikologikoa
Lepiota brunneoincarnata

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2011/11/29
Azken eguneraketa: 2011/11/29
Bisita-kopurua: 1057

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Agaricaceae
Deskribatzailea: (Bull) Chodat & C. Martín (1889)
Sinonimoak
Lepiota barlae
Ekologia
Saprobio humikola
Jateko balioa
Hilgarria
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

Onddo txikia da, 3-5cmko diametroa duen txapela garatzen du. Ale gazteen pileoak globo itxura dauka. Alea heltzen den heinean pileoak forma ganbila hartzen doa eta indibiduo zaharrenek txapel zutitua izaten dute. Onddo txiki honetan kolore arrosa zurbila da nagusi. Errez apurtzen den kutikula dauka, ezkata antzeko egiturak sortzen dituelarik, hauek kolore ilunagokoak dira.

Estipea

Onddo txiki honek estipe laburra dauka, 2-5cm. Pileoa eta estipea errez banatzen dira beraien artean. Hankan bi kolore bereizten dira, eraztunaren gainetik zuria izaten da eta azpitik arrosa zurbila. Pileoan agertzen diren ezkatak ere ageri dira bertan.

Orriak

Orriak irregularrak dira eta beraien artean nahiko banaturik daude. Gazteek kolore zuriakoak dituzten bezala helduen laminak horiak edo krema kolorekoak dira.

Mamia

Fruta usain apala eta zapore gozoa duen onddoa da. Mamia kolore zurikoa den arren tinte arrosa izatea posible da.


Mikromorfologia

Esporak

Esporak elipsoidal amigdaloideak dira eta esporada zuria izaten da. Esporak nahiko handiak izaten dira, 7-11x4-5μm.


Ekologia

Habitata

Basoetako belardietan eta parkeetan. Belar asko dagoen tokiak ditu gustukoen.

Perretxiko-garaia

Uda eta udazkenean azaltzen den onddoa da.

Jateko balioa

Kontu handia izan behar da onddo, galanperna txiki, honekin, hilgarria baita.

Antzeko espezieak
Macrolepiota procera

Bereizteko errezena Galanpernaren tainuaz jabetzea da. Macrolepiotak oso handiak izaten dira eta besteak txikiak, 5 bat centimetro izaten baitituzte asko jota. Lepiota txikiak kolore arrosakara izaten dute. Mikologoek aholktatzen dute soilik lepiota handiak jatea.

Galanperna ( Macrolepiota procera )

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...