Onddoak

Lepiota cristata
Galanperna usaintsua

Udan eta udazkenean ateratzen den perretxikoa dugu Lepiota cristata. Bere usai desatsegin bereizgarriagatik identifika daiteke eta toxikoa izateaz gain hilgarria ere izan daiteke.

Argazkia: Strobilomyces
Lepiota cristata

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2011/11/30
Azken eguneraketa: 2013/04/04
Bisita-kopurua: 911

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Agaricaceae
Deskribatzailea: (Bolton) P. Kumm. (1871)
Sinonimoak
Agaricus cristatus
Agaricus granulatus
Agaricus punctatus
Lepiota felinoides
Ekologia
Saprobio humikola
Jateko balioa
Toxikoa
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

2 - 5 cm tarteko txapela izaten du, zeina, hasiera batean kanpai-itxurakoa den, eta, ondoren, ganbila eta titiduna bihurtzen den. Haragi gutxikoa izaten da eta kutikulak titi gorrizta izaten duerdian. Ertzean, hondo zuriaren gainean, ezkata zentrokideak izaten ditu.

Estipea

3 - 5 x 0,4 - 0,6 cm tarteko hanka zilindrikoa eta barrutik utsa izaten da, oinarrian lodi samarra izaten dena. Perretxiko honen hanka txapelaren koloreko ezkatek estaltzen dute eta eraztun mintzakara galkorra izan ohi du.

Orriak

Orriak zabalak izaten dira eta hankatik bereiztuta ageri ohi dira. Oso hertsiak izaten dira. Koloreari begira, hasiera batean zuriak izaten dira, baina, denborarekin krema-kolorea hartzen dute.

Mamia

Mami mehe eta hauskorra izaten du, zeina, txapel aldean zuria izaten den eta hanka aldean, ostera, ardo-kolorekoa edo marroia. Desatsegina den usain berezgarria izaten du, mikologoek “<em>Lepiota cristata</em>-ren usaina” deitzen diotena, alegia.


Mikromorfologia

Esporak

6 - 8 x 3 - 4,5  µm-takoak izaten dira. Zuriak eta triangeluarrak izaten dira.


Ekologia

Habitata

Uda eta udazkenean irteten da hainbat tokitan, hala nola, hostozabal eta koniferoez osatutako basoetan, bide ertzetan, lorategietan, baita lore-ontzietan ere.


Habitat bereko espezie batzuk:
Errotari faltsua
Clitocybe dealbata
Hiltzaile goiztiar
Amanita verna
Lanperna txarra
Amanita pantherina
Ezko gibelgorria
Hygrophorus russula
Lakaria ubela
Laccaria amethystina
Hiltzaile konkorduna
Amanita virosa
Kanpaitxo arbiusaina
Mycena pura
Orri zurbileko lakaria arrunta
Laccaria laccata


Jateko balioa

Toxikotzat hartzen da espezie hau, hala ere, batzuetan  hilgarria izan daiteke

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...