Onddoak

Pseudoboletus parasiticus
Astaputz-onddo

Scleroderma generoko astaputzen parasitoa dugu Pseudoboletusa. Ekologia hau ez da ohikoa Boletus-en artean eta ezaugarri berezi hori dela eta erraz identifikatzeko moduko espeziea da.

Argazkia: Aranzadi zientzia elkartea
Pseudoboletus parasiticus

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2011/11/30
Azken eguneraketa: 2013/04/04
Bisita-kopurua: 1016

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Boletales
Familia: Boletaceae
Deskribatzailea: (Bull.) Šutara 1991
Sinonimoak
Boletus parasiticus
Ceriomyces parasiticus
Versipellis parasitica
Xerocomus parasiticus
Ekologia
Bizkarroia
Jateko balioa
Baliogabea
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

4-7 cm arteko txapela dauka, globular eta hemisferiko tartekoa, ertz nahiko erregularrekoa. Kolore arre-horixka izaten da eta lauso morexkak izaten ditu. Lehor dagoenean pitzatzeko joera izaten du.

Estipea

Txapelaren kolorekoa izaten da, orbain ilunagoekin, batzuetan, <em>Scleroderma</em>-ri elkartua dagoen aldetik kurbatua eta zerbait lodiagoa eta horiagoa. Luzerako zuntzak izan ohi ditu eta luzea eta liraina izaten da

Orriak

Hodi motz eta adnatu-dekurrenteak izaten dira, urre-hori kolorekoak. Poroak, ostera, handiak eta angeludunak dira, hodien kolorekoak, gero, okreskagoak eta, azkenik, urdin-gorriz nahasiak.

Mamia

Hori argia, ia zuria txapel azal azpian eta oinaldean okrexka. Ebakitzerakoan urdin-orlegira aldatzen da, baina, berehala jatorrizko kolorea hartzen du. Usain ahula eta zapore geza izaten du.


Mikromorfologia

Esporak

Esporak fusiformeak, horiak eta lehunak izaten dira, 12 - 14 x 4,5 - 6,5 µm-takoak. Espora-jalkina okre-oliba kolorekoa izaten da.


Ekologia

Habitata

<em>Scleroderma </em>generoaren bizkarroia da. Hori dela eta, genero hau agertzen den tokietan azaltzen da <em>Pseudoboletus</em>-a ere, hau da, bide eta errepide ezpondetan zein edozein zuhaitzen azpian.

Perretxiko-garaia

<em>Scleroderma </em>generoko astaputzen bizkarroia denez gero, hauek agertzen diren garaietan ateratzen da  <em>Pseudoboletus</em>-a ere, uda eta udazkenean, alegia.

Jateko balioa

Jeteko ez du baliorik, hala ere, kontuan izan behar da, <em>Scleroderma </em>generoko espezieak parasitatzen dituela eta hauek pozoitsuak direla.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...