Albisteak

Txinpantzeen artean gerra zibila deklaratu zenekoa

Txinpantzeen artean gerra zibila deklaratu zenekoa

40 urte bete berri dira gizakia ez den primateen arteko lehen gerra dokumentatu zenetik

2014/01/20

Iruzkinik ez
1239 bisita

Godi gaztea Kahama bailarako bere taldekideetatik aparte samar zebilen arbola batetik jaten euren bizilagun ziren Kasakela klaneko zortzi kidek eraso egin ziotenean. Kasakelarren erasoa ez zuen usaindu ere egin Godik eta ezin izan zuen ezer egin bere burua defendatzeko. Halakoa izan zen hamar minutuz jaso zuen jipoia, zaurien ondorioz hil egin zela handik gutxira. 1974 urteko urtarrilaren 7a zen eta gerra piztu berri zen Gombe-ko Parke Nazionaleko (Tanzania) txinpantzeen artean.

Interes-gatazkak eta ikerketa gatazkan: obesitatea eta edari azukredunen adibidea

Interes-gatazkak eta ikerketa gatazkan: obesitatea eta edari azukredunen adibidea

Interes ekonomikoek edari azukredunek obesitatearengan duten eraginari buruzko ikerketen ondorioengan eragiten dute

2014/01/17

Iruzkinik ez
742 bisita

Interes-gatazkak ikerketaren Troiako zaldietako bat dira. Funtsean ikerketa bat interes-gatazkan sartzen dela esaten da ikerketaren egileek euren lanaren ondorioekiko aurretiazko interes bat dutenean, normalean interes ekonomiko gisa ulertzen dena. Fenomeno horren isla, Nafarroako Unibertsitateko ikertalde batek ebatzi du interes ekonomikoen arteko gatazkek okertu egin ditzaketela freskagarri azukredunen kontsumoaren eta obesitatearen arteko erlazioa ebaluatzen duten berrikusketa (edo review) sistematikoen ondorioak.

Bertan behera gelditu da Orkoiengo biomasa errausteko plantaren proiektua

Bertan behera gelditu da Orkoiengo biomasa errausteko plantaren proiektua

Kontsortzio sustatzaileak zalantzak agertu ditu ingurumenaren inguruan galdegin zaizkion zenbait xehetasuni buruz

2014/01/15

Iruzkinik ez
685 bisita

Orkoienen biomasa errausteko planta eraikitzeko proiektuaren berri 2009an eman zen eta Nafarroako Parlamentuak 2012 urterako proiektatu zuen obraren amaiera. Eztabaida piztu zuen ekimenak bere garaian eta polemikoa izan da oso proiektuaren garapena urteotan zehar, herri-plataformak aurka izan zituen hasieratik. Orain, proiektua aurrera eramateko ardura zuen kontsortzioak azaldu dituen zalantzak tarteko, proiektua ez da aurrera eramango.

Irletako biztanle otzanak

Irletako biztanle otzanak

Irletan bizi diren animaliak kontinenteetan bizi diren ahaideak baina fidakorragoak dira

2014/01/13

Iruzkinik ez
1204 bisita

Beagle itsasontziarekin Galapago uharteetan egindako geldialdian Darwin ohartu zen bertako animaliek itxura batean gizakiekiko erakusten zuten konfiantzaz eta beldurrik ezaz. Fenomeno horri azalpena emateko teoria bat ere proposatu zuen, zeinaren arabera animaliak hain axolagabeak ziren irletan ez zutelako harrapari naturalik. Darwin, beste behin, zuzen zebilela baieztatu berri du ikerketa batek.

Anbar-fosil batek kretazeoko landare loredunen ugalketa erakutsi digu

Anbar-fosil batek kretazeoko landare loredunen ugalketa erakutsi digu

2014/01/10

Iruzkinik ez
1159 bisita

Duela 100 milioi urte fosilizatutako anbar puska batean landare loredunen ugalketa sexualaren aztarnarik zaharrenak aurkitu dituzte. Kretazeoko 18 lore txikietatik bat haziak garatzen ari dela ikus daiteke ezin hobe mantendu den harri-bitxi honetan.

Supersumendiek desberdin egiten dute eztanda

Supersumendiek desberdin egiten dute eztanda

Sumendi erraldoien erupzioek ez dute ohiko sumendien mekanismoa jarraitzen

2014/01/08

Iruzkinik ez
770 bisita

Italiako Etnaren, Stromboliren edota Vesubioren gisako sumendi txikien erupzioa eragiten du magma metaketatik eratorritako presioak. Lurraren barnealdetik igotako magma metatuz doa ganbara batean sumendiaren muinean, metatutako arroka urtu horrek eragindako presioak gainazala zartatu eta kanpoaldera isurtzen den arte. Sumendi erraldoien kasuan, aldiz, magma-ganbara horiek handiegiak dira presio hutsez zartarazteko. Argitaratu berri den ikerketa batek supersumendi horien erupzio-mekanismoa izan litekeena ebatzi du.

Etxeko txikiak are txikiagoa dirudienean

Etxeko txikiak are txikiagoa dirudienean

Gurasoek seme-alaba gazteenaren altuera txikiesteko joera dutela ondorioztatu du ikerketa batek

2014/01/02

Iruzkinik ez
742 bisita

Familiako haur gaztea kexu izan ohi da anai-arreba zaharragoaren abusu eta tiraniaz. Zaharrak, bestalde, salatzen du txikiak duen gehiegizko babes eta permisibitatea gurasoen aldetik. Arrazoirik ez zaio falta itxura batean seme-alaba zaharragoari, izan ere, badirudi gurasoek seme-alaba gazteenari aste-sari oparoagoa eta beranduago etxeratzeko baimena emateaz gain, haur gaztea izatez dena baina txikiagoa hautematen dutela.

Ezkatak lumak baino arruntagoak izan ziren dinosauroen artean

Ezkatak lumak baino arruntagoak izan ziren dinosauroen artean

2013/12/30
Antton Alberdi
Iruzkinik ez
679 bisita

Azken urteotan ikerketa-lan ugarik azaldu du hainbat dinosauroren azala lumaz estalirik zegoela, ezkataz estalirik egon beharrean. Luma-aztarnadun fosil ugari agertu dira azken urteotan eta horrek dinosauroen paradigmaren ideia aldarazi du, gaur egungo hegaztien –euren ondorengoak– antz handiagoa zutela pentsaraziz. Dinosauroen lumak aztertzen dituen ikerketa-talde batek ordea, benetan salbuespena dena arau bihurtzen ari dela ohartarazi berri du.

Nobel sariaren irabazleak boikota egingo die aldizkari zientifiko nagusiei

Nobel sariaren irabazleak boikota egingo die aldizkari zientifiko nagusiei

Randy Schekman-ek esan du bere laborategiak ez duela gehiago artikulorik bidaliko Nature, Cell eta Science aldizkari zientifikoetara.

2013/12/16

Iruzkinik ez
1209 bisita

Randy Schekman-ek, 2013ko fisiologia edo medikuntzako Nobel-saria irabazi duen biologo estatubatuarrak, esan du ez duela artikulu gehiago bidaliko Nature, Cell eta Science aldizkarietara, prozesu zientifikoa desitxuratzen dutelako.

 

"Inguruko Hegaztiak" proiektua martxan jarriko da

2013/12/10

Iruzkinik ez
2405 bisita

Urdaibai Bird Center-ek 2013-2014 urte bitarteko negurako “Inguruko Hegaztiak” proiektua martxan jarriko du, partaidetzaren bidez gure inguruan bizi diren hegaztien ezagupena bultzatzeko asmoarekin. Honakoa Europa iparraldean eta bereziki Bretaina Handian oso erroturik dagoen proiektu bat da, non iazko urtean 600.000 familiak parte hartu baitzuten “Garden Birdwatch” izeneko proiektuan.

Saguzar arrantzaleak uste baino arrantzaleago

Saguzar arrantzaleak uste baino arrantzaleago

2013/12/01
Antton Alberdi
Iruzkin 1
1346 bisita

Saguzar hatzluzea (Myotis capaccinii) Europan arrainez elikatzen den saguzar-espezie bakarra da. EHUko ikerlariek 2003an eman zuten arrantza-portaeraren berri lehen aldiz, eta PLoS ONE aldizkarian publikatu berri duten artikuluan azaltzen dutenez, portaera hori hasiera batean uste baino arruntagoa da. Saguzar hatzluzea Gambusia holbrooki arrain exotikoez elikatzen da Iberiar penintsulako mediterraneoko kostaldeko putzu artifizialetan.

Lurreko fotosintesia ikusgai

Lurreko fotosintesia ikusgai

2013/11/25

Iruzkin 1
1355 bisita

NASA Estatu Batuetako Espazio Agentziak Lurran burutzen den fotosintesia neurtzen du, besteak beste. Oraingoan 2007 eta 2011 urteen artean neurtutako balioekin fotosintesi-tasaren bideo bat egin dute. Bertan ondo ikus daiteke Lurreko zona desberdinen artean dagoen desberdintasuna eta bilakaera.

Baliteke zakurrak Europan eta uste baino lehenago etxekotu izana

Baliteke zakurrak Europan eta uste baino lehenago etxekotu izana

2013/11/18

Iruzkinik ez
747 bisita

Orain arte zakurrak Asian sortu zirela uste zen, baina Science aldizkarian argitaratu berri den ikerketa baten arabera otsoak eta zakurrak Europan banandu omen ziren. Ikerketak, halaber, banantze hori uste baino lehenago gertatu zela dio.

Natur Zientzien Topaketako argazki-bilduma ikusgai dago

Natur Zientzien Topaketako argazki-bilduma ikusgai dago

Topaketaren webgunearen helbidean daude argazkiak

2013/11/11
Antton Alberdi
Iruzkinik ez
3013 bisita

Arazoaren 9 eta 10eko asteburuan ospatu zen Natur Zientzien I. Topaketa Donostiako Eureka! museoan. 150 parte-hartzaile inguru izan ziren bertan, eta bi egunetako egitarau intentsoaren isla den argazki-bilduma ikusgai jarri berri dugu Topaketaren webgunean. Argazkiak honako helbide honetan aurki daitezke:

www.naturzientzientopaketa.info/argazkiak

Natur Zientzien Topaketako mahai-ingurua zuzenean ikusteko aukera izango da

Natur Zientzien Topaketako mahai-ingurua zuzenean ikusteko aukera izango da

Youtube-ko UEUren kanalean streaming bidez

2013/11/08
Antton Alberdi
Iruzkinik ez
3077 bisita

Natur Zientzien I. Topaketa bihar eta etzi ospatuko da Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. Bihar arratsaldeko 4etatik aurrera Euskara Natur Zientzietan izeneko mahai-ingurua izango da, honako hizlari hauekin: Txema Pitarke (nanoGUNE), Juan Ignacio Pérez Iglesias (EHU), Eider Carton (Elhuyar) eta Jose Ramon Etxebarria (EHU). Mahai-inguru hori streaming bidez zuzenean ikusteko aukera izango da orrialde honetan.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...