Albisteak

Australiak Itsas erreserben sarerik handiena prestatuko du

2012/06/16

Iruzkin 1
bisita

Dagoeneko badaukan 27 itsas erreserben zerrendari 33 gehiago gehituko dizkio Australiak. Helburua bale urdina, itsas dortoka... eta mehatxatutako beste hainbat espezie bizi diren itsasoak gordetzea da.


Australiak Itsas erreserben sarerik handiena prestatuko du
Itsas ekosistemak kinka larrian daude. | Iturria: Creative Commons

Mundu osoan ez dago horrenbesteko itsas azalera babestuko duenik. Izan ere itsasoak lur lehorreko zibilizazioaren zabortegi izan dira betidanik. Orain urte batzuk, ordea, itsasoen egoera kaskarraz jabetzen hasi ginen. Halere, orain arte itsasoak babesteko ekimenak oso eskasak izan dira.

Kontserbazio-figurez mintzo garenean gehienoi lur lehorreko inguruneak etortzen zaizkigu burura. Baina badira itsas eremuak ere gordetzen dituzten kontserbazio-figurak ere. Euskal Herrian ere badauzkagu, baina oso urriak dira itsasoa babesten dituzten inguruneak.

Comments (1)

  • Mikel Larrea Sola

    Mikel Larrea Sola

    16 June 2012 at 16:25 |
    Koralen egoera dramatikoa da be.

    reply

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...