Albisteak

Fracking-a debekatzeari atea ireki dio Nafarroako Parlamentuak

2013/09/03

Iruzkinik ez
bisita

Ingurumen Batzordearen bileran Fracking izenarekin ezagutzen den lurpetik gasa erauzteko teknika debekatzeko lege egitasmoa onartu dute. Bozkan Bildu, Aralar, NaBai, PSN eta Ezkerrak neurriaren alde egin dute, UPNk abstentziora jo du eta PPk kontra bozkatu du. Orain osoko bilkuran eztabaidatu beharko dute.


Fracking-a debekatzeari atea ireki dio Nafarroako Parlamentuak
Fracking putzuak Estatu Batuetan

Fracking-a lur barnean 5000 metro inguruan dauden harrietako milaka poro mikroskopikoetan dagoen gasa erauzteko teknika bat da. Horretarako harri horiek birrindu egin behar dira, eta hori bertara ura eta ehunka produktu kimiko presio handian sartuz lortzen dute. Prozedurak arrisku handia dauka: lurzorua urratu eta arrakalak sortu daitezke, lurrean zulo izugarriak ireki daitezke, askotan gertuko akuiferoak kutsatzen dira... Gainera, erauzketa egiteko putzu bakoitzak berorren inguruan 2 hektarea zementatzea eskatzen du, inguruko lur guztiak desjabetuz, basoak moztuz eta bertako fauna aldeginaraziz.

Gizakiaren osasunean ere eragin handia izan dezake honek. Izan ere akuiferoak kutsatuta ondoko erreka eta ibaiak eta, azken finean, gizakiak edateko erabiltzen duen ura kutsatzeko arrisku handia dago.

Horregatik, Nafarroako Parlamentuaren Ingurumen Batzordean erauzketa-teknika hau debekatzeko lege egitasmoa onartu da gaur. Horrela, hemendik aurrera teknika honek Nafarroan hirigintza arauak hausten dituela adierazten da, eta dagoeneko eman diren eta ematear dauden baimenengan eragina dauka.

Iturria: Naiz.info

Estekak

Berria.info
noticiasdenavarra.com

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...