Albisteak

Mendi-martxa bat. Hamaika aldarrikapen

2012/06/02

Iruzkinik ez
bisita

Harrobia egiten ari diren ingurunea ezagutu ahal izan dugu Alduide Mendia Kordinakundeko kideek antolatutako mendi-martxara hurbildu garenok. Gainera, borroka zertan den azaldu zaigu.


Mendi-martxa bat. Hamaika aldarrikapen
Aldarrikapenak Zilbetiko basoetan | Iturria: Euskalnatura

Goizeko 10.30etan abiatu da Zilbeti (Nafarroa) herri inguruan antolatutako mendi-martxa. Herriko frontoitik atera eta harrobia egingo duten basoraino hurbildu gara. Gainera, ibilbidean zehar proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkigute. Hori eta bertan interes ekonomikoengatik nahasitako makina bat kargu publiko badaudela ere. Orain koordinakundeak jarritako helegitearen ebazpenaren zai daudela esan digute, eta bitartean emango diren pausu guztiak oso ondo pentsatu nahi dituztela.

Zilbetiko harrobiaren ingurua

Zilbetiko harrobia Baztanetik hasi eta ia Esteribarreraino doan magnesita-zaina ustiatzeko jarri nahi dute martxan. Berez, helburua ez omen da Zilbetin bertan dagoen minerala erauztea (kalitate txarrekoa da), baizik eta Baztango Erdiz mendia ustiatzen hasteko baimenak lortzeko lehen harria jartzea baizik. Izan ere, Kontserbazio Bereziko Gunea den zona honetan harrobia jartzeak Baztanera joateko lanak erraztuko lizkioke Magna enpresari.

Hasiera batean lanpostu berri pila sortuko zirela agintzen zuten, baina orain kaleratze gutxiago egongo direnik ere ezin dute esan. Baina Magna enpresak Esteribar eta Erroibarreko jendea erosita dauka; erosita jende askok bere Zubiriko lantegian lan egiten duelako, eta kaleratzeekin mehatxatzen dituelako. Eta egoera horretan jendeak ez daki zer egin. Halere, talde polita elkartu da gaurkoan pagadian egin nahi duten sarraskia salatzeko. Aurizberrin egin nahi duten harrobiaren kontrako gazteak ere hurbildu dira.

Orain jendearen elkartasuna lortzea da helburua. Eta horretarako bideak ireki dituzte Zilbeti Bizirik elkartekoek:

Informatu zaitez eta zabaldu mezua!

Mendi-martxa bat. Hamaika aldarrikapen


Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...