a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z #

Irteeren kronikak

Aizkorri-Aratz eta Urbasa zeharkaldia

3 urteko parentesiaren ondoren, berriro abiatu gara aurten Euskal Herriko txokoetara. Ezagutzak eta grinak partekatzeko giro apartean ibilbide ederra osatu dugu 23 lagunek: Aizkorri-Aratz eta Urbasa Zeharkaldia. Arantzazuko monastegitik abiatu ginen, eta Iratxekoan amaitu dugu; isurialdeen arteko trantsizio nabarmenari erreparatu diogu, pagadi hostoerorkorretatik hasita isurialde mediterraneoko sastrakadi eta txilardietan bukatu arte. Hementxe aurtengo laburpena!

Isurialdeen arteko zeharkaldia

Aurten ere, urteroko legez, Euskal Herriko bazterrak ezagutzera atera ginen EuskalNaturaren eskutik. Bost eguneko zeharkaldian, Arantzazutik Guardiarainoko bidea egin genuen, baso hostogalkorreko paisaia berdeetatik Arabar Errioxako sastrakadi eta mahastietara. Arabako lurrak izan ziren protagonista ibilbidean eta etapa bakoitzean aditu baten konpainia izan genuen gai bat lantzeko. Eguraldia lagun eta giro bikainean, nahi baino azkarrago iritsi zitzaigun itzultzeko eguna.

Mendebaldeko Pirinioetako zeharkaldia

Aritxulegitik Zilbetirako ibilbidea egin genuen 30 lagunek EuskalNaturak EHU ikasleentzat antolatutako mendi-zeharkaldian.

Argazkilaritza-asteburua Urbasan

Urbasa mendiguneko txoko eder ugari ezagutzearekin batera argazkilaritza digitalari buruz gogotik ikasteko aukera izan genuen irteerara animatu ginen 25 lagunok.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...