Liburu interesgarriak


Arriskuan dauden EAEko ornodunak
0.0/5 rating (0 votes)

Arriskuan dauden EAEko ornodunak Antonio Bea

Argitaletxea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia
Urtea: 1999

Deskargatzeko esteka:
www.ingurumena.ejgv.euskadi.net

Liburuaren edukiak katalogoa hedatzea du xedetzat, eta bereziki, zerrendatutako espezie bakoitzak dituen arazoak ezagutarazteko eta horien identifikazio zehatz eta egokia ahalbidetzeko. Horretarako, espezie bakoitzak kolorezko irudia dauka, animalia bere osotasunean behatzea, bere itxura, diseinua eta kolorazioa bereiztea posible egiten duena, eta espeziea identifikatzeko garrantzitsuak diren xehetasunak agerian dituena. Horrez gain, laminarekin batera espezie bakoitzaren ezaugarri morfologiko garrantzitsuenak zehazten dituen testua idatzi da. Testu horretan, espeziearen neurria eta kanpoko itxura deskribatzen dira; era berean, bere biologiaren, ohitura esanguratsuenen eta bizi den habitataren xehetasun batzuk azaltzen dira. Gainera, katalogoa egiteko erabili ziren fitxa teknikoetan dagoen informazioaren zati bat ere erabili da, batez ere populazioen tamaina eta joera, populazioek nozitzen dituzten mehatxuak, bai eta espeziearen egoera hobetzeko abian jarri beharko liratekeen kontserbazio-neurrien zirriborroa ere.

Liburua Eusko Jaurlaritzak 1999an argitaratutakoaren euskarazko bertsioa da, baina denboraldi honetan Katalogoan egin diren moldaketa eta kategoria-aldaketak sartzeko baliatu da argitalpen hau, eta aldaketa horiek aurrerapen batzuk islatu dituzte ezagutzan eta populazio eta espezieen inbentariazioan.

Leave a comment

You are commenting as guest.

Liburuak

Iruzkinak

  • Antton Alberdi

    30. April, 2012 |

    Jared Diamond biologo eta idazlearen maisulanetako bat. Iraganeko porrotetatik asko ikas daitekeela demostratzen du liburuan, eta nola,...

  • Antton Alberdi

    30. October, 2011 |

    Nik ezagutzen dudan odonatuen mendirako identifikazio-gakorik onena. Marrazki paregabeak eta azalpen zehatzak identifikazioa behar bezala...

  • Antton Alberdi

    28. October, 2011 |

    Tximeletak identifikatzeko liburu eder hau erabiltzen dut, eta benetan gustura nabil berarekin. Tapa gogorra du, ez da oso pisutsua eta...

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...