Haltz italiarra
Alnus cordata

Haltz italiarra, izenak dioen bezala, jatorria Italian duen haltza da eta Europako hegoaldeko espezie endemikoa da. Bere izen espezifikoa, aldiz, latinetik dator, 'cordata'-k bihotz formakoa esan nahi baitu, eta bere hostoei egiten dio erreferentzia.

Alnus cordata

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Magnoliidae
Ordena
Fagales
Familia
Betulaceae
Deskribatzailea
Desf. ex Kuntze (1891)
Estatusa
ne

Morfologia

Tamaina ertaineko zuhaitza dugu, 10-15 metrokoa eta 70-100 cm-ko diametroduna izaten dena. Enbor azala gaztain kolorekoa da eta leuna edo zertxobait zimurtsua. Kimu oboideoak ditu, pedikulatuak eta bi ezkata pareekin. Kimuak eta hosto gazteak likatsuak dira.

Hostoak

Haltz honen hostoak 3,5-10 cm-koak dira, bihotz formakoak (kordiformeak), orokorrean zorrotzak, akuminatuak edo zerratuak. 6-8 pare nerbio dituzte eta gainaldetik glabroak dira, baina ile-mototsak dituzte azpialdeko nerbioen galtzarbean. Hostoak erorkorrak dira baina luze mantentzen dira zuhaitzean (apiriletik abendura gure hemisferioan). Txandakatuak dira eta kolore berde disdiratsukoak.

Loreak

Haltzak landare monoikoak dira, hau da, zuhaitz berdinek bi sexuetako loreak dituzte nahiz eta loreak, sexuaren arabera infloreszentzia ezberdinetan bananduta dauden. Haltzen lore mota amentua da eta haizearen bidezko polinizaziora edo anemofiliara moldaturik dago, horregatik egoten dira adarretatik zintzilik.

Haltz italiarraren amentuak pendunkulatuak dira, kolore gorrixkakoak eta 10 cm baino gehiagokoak. Amentu emeak oboideak dira, 2-3 x 1,5-2 cm-koak. Aldiz, amentu arrak 20-40 x 5-6 mm-koak dira.

Fruituak

Haltzaren fruituek pinuen pinaburuak gogorarazten dituzte. 20-30 x 15-20 mm-koak dira, berde ilunak edo marroiak eta zurezkoak. Hazi txiki ugari dituzte, hegadunak, eta haizearen bidez barreiatzen dira.

Banaketa

Italiako hegoaldekoa da jatorriz eta Korsikan ere aurki daiteke. Iberiar Penintsulan Piriniotan, Aragon ibaian eta Ulla ibaian naturalki hazten da eta beste zenbait lekuetan kultibatua izan da.

Alnus cordata Alnus cordata

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Salix viminalis
Zume jatorra
Erica cinerea
Ainar purpura
Acer pseudoplatanus
Astigar zuria
Acer platanoides
Astigar zorrotza
Acer monspessulanum
Ihar frantsesa
Acer campestre
Astigar arrunta
Acer negundo
Negundo astigarra


Ekologia

Ibai eta errekastoen ertzak nahiago ditu baina lurzoru lehorrak ere ondo jasaten ditu, baita lur azido edo zertxobait alkalinoak, haltz arruntak ez bezala. Honen arrazoia, haltz italiarrak airetik nitrogenoa fixatzeko duen gaitasuna da, baldintza desfaboragarrietan haztea baimentzen diona. 600-1.100 metroko altitudera aurki daiteke.

Fenologia

Loratzen lehen zuhaitzetako bat da, otsaila eta matxoa bitartean loratzen baita. Fruituak udaberrian heltzen dira, apirila eta maiatza bitartean.

Erabilerak

Parke eta jardinetan landatzen da eta kalitate txarreko ibai ertzak birpopulatzeko ere. Bere egurra, gainera, papera egiteko erabiltzen da.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Tuber albidum, Frankia spp. eta Glomus spp. onddoak Alnus cordata-ren mikorriza arruntak dira.

Kontserbazioa

IUCN erakundeak ez du espezie honen egoera aztertu baina Aragoi-ko gobernuak espezie arriskutsu bezala zerrendatua du, oraindik inbasorea ez bada ere, propagazio ahalmen handia duelako. Gainera, aldaxken bidez ere hedatu daiteke, behelainoa dagoen inguruetan.

Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2012/01/17 | Azken eguneraketa: 2013/12/31 | Bisita-kopurua: 1909 | Argazki nagusia: Marta Queralt

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...