Kurria
Helichrysum italicum

Asterazeoen familiakoa den landare aromatikoa da. Kurri izenarekin ezagutzen bada ere, ez da Indian jatorria duen kurri espezia egiteko erabiltzen den landarea. Zurtoik zurkara da eta igokariak diren adarrak ile leun batzuetaz estalita daude landareari izaera leunago bat emanez. Korinbo erako infloreszentziak garatzen dituzte, zeinak lehortuta infusioak egiteko erabiltzen diren. Euskal Herrian klima mediterranearra dagoen guneetan ageri dira.

Helichrysum italicum

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Ordena
Asterales
Familia
Asteraceae
Deskribatzailea
(Roth) G. Don
Estatusa
ne

Morfologia

Metro erdiko altuera eta metro bateko zabalera lor dezake. Zurtoin zurkara eta errestaria du eta angelutsuak dira. Bertatik ateratzen diren adarrak igokariak eta okertuak dira. Adar hoietan zehar ile txuri finak daude adarrari izaera finagoa eta kolore zurixka bat emanez.

Hostoak

Hostoak bakunak, osoak eta txandakatuak dira. Ertza errebolutua dute eta artilekarak diren ileak dituztenez, tonalitate txurikoak izaten dira. 4mm-ko zabalera dute eta aderren perimetro osoan zehar sakabanatuta daude.

Loreak

Loreak 15-25 kapituluez (asterazeoen infloreszentzia) osatutako korinboetan antolatzen dira, hots, infloreszentziez osatutako infloreszentzia batean. Kapituloaren inbolukroa brakteaduna da, brakteak oso estuki teilakatzen dira eta kanpoaldekoak larrukarak eta barnekoak baino 5 aldiz motxagoak dira. Kolore hori-arrea du. Inbolukruaren barnean dauden loreak oso txikiak, horiak dira eta tutu formakoak dira denak (lore tubularrak). Polinizazio estrategia intsektuen bidezkoa (zoofilia) da.

Fruituak

Akenio erako fruituak ditu, hots, fruitu lehor indeisdenteak. Kolore arre-ilunekoak dira eta anemokoriaren bidez (haizearen bidez) sakabanatzen dira.

Antzeko espezieak

Helichrysum stoechas subsp. stoechas
Helichrysum stoechas subsp. stoechas

Espezie honen kaputuluaren diametroa zeozer haundiagoa da, 4-6 mm bitartekoa da, oboidea eta 5-15 aleko korinboak dituzte. Aldiz, H. italicum espezieak 2-4 bitarteko kaputulua du, forma zilindrikoa eta korinbo infloreszentzian 15-25 kapitulu daude. 

Banaketa

Europako hegoaldean du bere banaketa eremua, klima mediterranearrari lotuta. Euskal Herrian ere klima mediterranearran topatzen den eremuetan aurkitzen da, hots, Nafarroako eta Arabako hegoaldean.

Helichrysum italicum Helichrysum italicum

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Helichrysum stoechas subsp. stoechas
Betibizi, dolda-belar
Viburnum lantana
Andura, Marmaratila, Zimindurra
Ficus carica
Pikondoa
Erica scoparia
Erratz-txilarra


Ekologia

Klima lehor eta eguzkitsuak behar dituen landarea da. Lurzoru aretsuetan eta harritsuetan aurkitu ohi da, eta lehorteei aurre egiteko gaitasun handia badu ere, ez ditu uholdeak ongi jasaten. Sastrakadi lehorretan, ibaien legarretan eta bestelako leku hondatuetan agertzen da.

Fenologia

Ekaina amaiaera eta uztailean loratzen da eta fruituak abuztuan eta irailean ematen ditu.

Erabilerak

Bere hostoak janariak gozatzeko erabiltzen dira, hala ere, izenak konfusioak sor ditzazke, ez baita kurri izenarekin ezagutzen dugun espezia egiteko erabiltzen, kurrirako Murraya koenigii zuhaitza erabiltzen da. Inflreszentzia lehorrak infusioak egiteko erabiltzen dira, diuretiukoa denez besikularentzat ona da. Gainera propietate antiasmatikoak, eta lasaigarriak ditu. Olioak egiteko erabiltzen da ere, olio horiek antiinflamatorio, fungizida eta astringente izateagatik dira ezagunak. Gainera zorte ona ematen duela esaten da.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Sastrakadi mediterranear lehor hauetan aromatikoak diren berte landare batzuekin elkarrekintzan bizi da.

Esteka interesgarriak


Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2014/01/07 | Azken eguneraketa: 2014/10/29 | Bisita-kopurua: 1166 | Argazki nagusia: Drow male (Wikimedia Commons)

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...