Intxaurrondo beltza
Juglans nigra

Intxaurrondo beltza Juglandaceae familiako zuhaitza da, intxaurrondo arruntarekin ahaidetuta dagoena. Espezie horren jatorria Ipar Amerikan dago, nahiz eta, gaur egun bere hedapena nahiko zabaldua izan den. Gainera, hainbat modutan ager daiteke. Batzuetan, erreken inguruan agertu ohi da (Europan, Hego Amerikako hegoaldean eta Asian) beste espezie batzuekin elkarrekintzan, besteetan, aldiz, isolatuta ager daiteke.

Juglans nigra

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Ordena
Fagales
Familia
Juglandaceae
Deskribatzailea
Linneo, 1753
Estatusa
ne

Morfologia

Zuhaitz hosto erorkorra da, 45 m-ko altuerara irits daitekeena. Basoan, zuhaitzen arteko lehiarik egon ezean, koroan gune nahiko zabala eta irekia osatzen du (hostoak dituen bitartean). Zurtoina nahiko zuzena da eta gehienetan, kolore marroia edo beltza izaten du.

Esan beharrekoa da, gainera, Eslovakia inguruko hainbat lekutan espezie beraren zuhaitz oso handiak eta izugarri zaharrak aurkitzen direla; 300 bat urte dituztenak, alegia. 

Hostoak

Hostoek berde eta hori arteko koloreak izaten dituzte eta, gehienetan, txandakatuki paratuak eta inparipinatuak dira. Hostoek 30 eta 60 cm arteko luzera dute. Gainera, 13-25 cm arteko foliolo pareak izaten dituzte; normalean, obalatu-lantzeolatuak. Hostoen kanpo ertza zerraduna da eta hostoetan aurkitzen diren nerbioak ile eta poro ugaridunak dira. 

Loreak

Zuhaitza monoikoa denez, lore arrak eta emeak zuhaitz berean egoten dira. Lore arrak 8-10 cm artean neurtzen duten amentuez daude osatuak, eta hiru edo lau piezek osatzen dute periantoa. Normalean, aurreko urtean sortutako adarren puntan garatzen dira.

Bestalde, lore emeak 2-5 arteko sortatan hazten dira eta goi-obarioa edo obario superoa izaten dute. Lore emeak dira udazkenean zehar fruitua garatuko dutenak. 

Fruituak

Esan bezala, lore emeek udazken aldean fruituak ematen dituzte. Zuhaitzak intxaurrondoak diren heinean, garatzen duten fruitua intxaurra da. Mesokarpoa berdea da, ez duena denbora asko behar belzten joateko. Horrek hezur moduko bat hartzen du bere baitan (intxaurra), benetan haziak eta endokarpoak osatzen dutena.

Fruitu horiek, garatzen amaitu baino lehen, ile txikiez estalitako drupak  dira. Baina, fruituak garatzen amaitzen direnean, haziak  nahiko txiki eta gogor bilakatzen dira. Globotsuak izaten dira eta oso azal gogorra dute, babesa lortzeko egokia. Azal gogorraren azpian, benetan intxaur moduan ezagutzen ditugun fruituak daude. Kotiledoi oso lobulatuak dira, zerebriformeak. Azken hori da jangarria den partea.

Fruituak udazkenean garatzen dira; gehienetan, urrian. Normalean, zuhaitzak fruituak garatzeko 4 eta 6 urte artean hartzen ditu. Baina, badaude kasu batzuk non kultiboetan agertzen diren intxaurrondo askok 20 urte behar izaten dituzten fruituak garatzeko. 

Banaketa

Intxaurrondo mota honen jatorria Estatu Batuetako erdialde eta hegoaldean dago baina, jada 1629 urtean Europan barrena hedatu zen. Gaur egun, bai Estatu Batuetan eta bai Europan ere, laborantzan erabiltzen den espezie gisa izugarri hedatua izan da. 

Juglans nigra Juglans nigra

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Quercus humilis
Ametz ilaunduna
Ligustrum vulgare
Arbustu arrunta, Karraskiloa
Quercus faginea
Erkametza
Fraxinus angustifolia
Lizar hostotxikia
Barlia robertiana
Orkidea erraldoia
Viburnum opulus
Gaukarra, Andorra
Cornus sanguinea
Zuhandorra
Tilia platyphyllos
Ezki hostozabala


Ekologia

Bizimoduari dagokionez, intxaurrondo mota horrek fanerofitoei dagokien bizi-eredu tipikoa izaten du. Jasan ditzakeen baldintzei erreferentzia eginik, esan beharrekoa da, beste intxaurrondo espezie batzuek baino gaitasun handiagoa duela bizimodu gogorretara egokitzeko.  Adibidez, izozteei aurre egiteko gai da. Hala ere, hobeto garatzen da gune epeletako eta hezeetako lurzoruetan. Horretaz gain, argi baldintza onak behar dituzte garatzeko. 

Fenologia

Udaberri hasieran loratzen da eta aurretiaz esan bezala, fruituak udazkenean (urri inguruan) garatzen ditu. 

Erabilerak

Gaur egun, intxaurrondo espezie hau Penintsula osoan zehar (munduaren parte handi bat ere hartzen du) hedatuta dago. Eta gehienetan, kultibo eta laborantzara bideratua da bere erabilera. Hala ere, lurralde batzuetan, egurraren kalitate ona dela eta, ekoizpena izugarri bultzatzen da. Egurra nahiko gogor eta iraunkorra denez, asko erabiltzen baita altzarigintzan.

Bestalde, askotan  oskoletik ateratako sustantzia kontzentratua parasitoen kontrako irtenbide moduan erabiltzen da, medikuntza biologikoan.

Azkenik, erreferentzia egin behar zaio intxaurrondo espezie zehatz honek ekoizten duen sustantzia toxiko edo alelopatikoari: juglonea. Zuhaitzaren hazkuntza normalaren erritmoa aldarazten du, horitzea eta usteltzea eraginez. Horrek beste landare espezieetan eragiten du; hori dela eta, urte askotan zehar, zuhaitz hau hazten den lekuetan beste zuhaitz espezie bat hazi ezin zenaren ideia zabaldua izan zen. Hala ere, badaude landare espezie asko honen inguruan haztea lortzen dutenak. 

Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2013/10/31 | Azken eguneraketa: 2014/09/13 | Bisita-kopurua: 1314 | Argazki nagusia: (Wikimedia Commons)

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...