Larizio pinua
Pinus nigra

Agian pinu landaketetan ikusteagatik zaigu arrunta pinu hau baina larizio pinuaren salzmannii subespeziea, Piriniotakoa dugu eta bertako muturreko baldintzei aurre eginez hazten da modu naturalean. Gauza bakarra du ezinbesteko espezie honek: eguzkia. Elurteak eta hotza ondo jasaten dituen arren, ezin da itzalpetan hazi. Hala ere, argitasun nahikoarekin urtean 30-70 cm lortzen dituen espeziea dugu hau.

Pinus nigra

Dibisioa
Pinophyta
Klasea
Pinopsida
Subklasea
Ordena
Pinales
Familia
Pinaceae
Deskribatzailea
J. F. Arnold
Estatusa
lc

Morfologia

Zuhaitz hostoiraunkor honek 22-55 metroko luzera lortzen du heldutasunean. Gris, hori edo marroi koloreko enbor-azala du, sakonki zartatua zuhaitzek adinean aurrera egin ahala. Enbor-azal hau nahiko erretxinatsua izaten da eta neguan, kolore laranjako kimu oboideak ematen ditu.

Hazkuntza azkarreko pinua dugu, urtean 30-70 cm lor ditzakeena. Gehienetan forma borobil-konikokoa da bere adakera eta denbora luzez bizi daiteke (500 urterainoko biziraupena du!).

Hostoak

Larizio pinuaren hostoak orratz formakoak dira. 8-16 x 0,15-0,2 cm-ko hostoak ditu, zorrotzak eta zurrunak. Espainia erdialde eta ekialdeko zenbait populaziok hosto zabalagoak dituzte, 1,9 mm-rainoko zabalerakoak (Pinus nigra var. latisquama). Orriak binaka agertzen dira eta kolorez berde ilunak dira. 3-17 erretxina-kanal izaten dituzte.

Loreak

Larizio pinuak kono motako infloreszentziak gararzen ditu, kolorez horixkak edo marroi argiak direnak, disdiratsuak. Infloreszentzia hauen tamaina 3-8 x 2-4 cm-koa da. Bi sexuetako konoak daude, obuludunak alde batetik, eta espermadunak bestetik.

Fruituak

Konoek pinaburuak garatzen dituzte, 5-10 cm-koak eta ezkata borobildutakoak. Pinaburu hauek berde argiak dira hasiera batean baina gris edo horixkak bilakatzen dira udazkenean, polinizazioa gertatu eta 18 hilabetera. Haziak grisak dira, 6-8 mm-koak eta 20-25 mm-ko hegal horixka dute.

Banaketa

Larizio pinua jatorriz eskualde mediterranearrekoa da eta Espainiatik Asia Txikira edota Txipretik Maghreb-era zabaltzen da. Hala ere, espezie honen zenbait subespezie eta barietate daude eta gehienak birlandaketen osteko populazioak direla argitu behar da. Euskal Herrian P. nigra subsp. salzmannii dugu autoktono bakarra eta soilik Piriniotan agertzen da. Arruntagoa den P. nigra subsp. nigra, birlandaketen ondorioz agertzen da gurean.

Pinus nigra Pinus nigra

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Larix decidua
Alertze europarra
Juniperus communis
Ipar-ipurua
Pinus uncinata
Leherra
Cupressus sempervirens
Altzifre arrunta
Larix kaempferi
Alertze japoniarra
Abies alba
Izeia


Ekologia

Nahiko espezie sendoa da eta ondo jasaten ditu tenperatura hotzak eta izozteak (-25ºC-rainoko tenperaturak). Ondo hazten da lur mota desberdinetan baina ezinbestekoa du argitasuna eta itzalpetan denbora gutxian hiltzen da.

Fenologia

Kono esperma eta obuludunak maiatza-ekainean garatzen dira eta ernalketa gertatu eta 18 hilabetera, iraila edo azaroan, pinaburuak garatzen hasten dira. Haziak abendutik apirilera bitartean askatuko dira.

Larizio pinuek 15-40 urterekin lortzen dute heldutasun sexuala baina ez dituzte urtero haziak garatuko, 2-5 urteko tarteetan baizik.

Erabilerak

Pinu honen egurra gogorra eta zuntzakara da, baina beste pinu batzuena baino leunagoa eta bigunagoa. Eraikuntzan, erregai bezala eta papergintzan erabiltzen da batik bat. Estatu Batuetan, larizio pinua ornamental modura erabiltzen da eta zenbait kaleetan landaturik ikus daiteke.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Erresuma Batuan larizio pinu landaketek garrantzi handia dute baina azken urteotan Dothistroma septosporum izeneko onddoak landaketa hauetan kalte handiak eragin ditu. Onddo hau oso zabaldurik dago bertako pinu populazioetan eta orain arte landatutako pinu guztiak urte gutxi batzuetan hiltzea espero da, onddo honen eraginaren ondorioz.

Kontserbazioa

Zenbait eskualdeetan larizio pinua naturalizatu egin da eta esate baterako, Zelanda Berrian, espezie inbasibotzat jotzen da.

Esteka interesgarriak


Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2012/11/08 | Azken eguneraketa: 2014/09/13 | Bisita-kopurua: 1635 | Argazki nagusia: Retama (Wikimedia Commons)
Azken espezieak

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...