Gurbea
Sorbus domestica

Zuhaitz hau 20 m arteko altuera eta metro beteko diametroko zurtoina izatera iritsi daiteke, nahiz eta baldintza gogorretako zenbait lekutan 2 - 3 m-ko sastraka moduan ere aurki daiteken. Eskualde mediterraneo inguruan bizida eta aspalditik landatu izan da apaingarritzat eta bere fruituengatik. Euskal Herrian erkamezti eta artadi mediterraneotan agertzen da, eta, bere laborantza utzi den arren, herri-inguruetako ezponda eta heskaietan bertakotzen da. 

Sorbus domestica

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Rosidae
Ordena
Rosales
Familia
Rosaceae
Deskribatzailea
L.
Estatusa
ne

Morfologia

20 m arteko zuhaitza, 1 m arteko diametroduna. Zurtoinaren azala marroia du, leuna ale gaztetan, eta, zahartzean pitzatu egiten da eta ezkatatsu bilakatu. Begiak dira lodiak, konikoak, ilegabeak, likatsuak eta ezkata berdexkaz estaliak.

Hostoak

Hosto konposatuak, inparipinatuak, 6 - 9 foliolo-parerekin, luzangak eta ertzean zerratuak; berde biziak eta glabroak gainaldean, azpialdetik zurbilagoak eta gaztetan ilaundunak, eta, gerora ilegabeak.

Loreak

Loreen sepaloak triangeluar luzatuak dira, petaloak 5 eta zuriak, eta, 5 estilo dituzte. 

Fruituak

Fruitua 2 - 3 cm-ko luzerako pomoa da, sagar edo udare-formakoa, berde-grisaxka edo arrexka, batzutan kolore gorria hartzen du eguzkiak jotako aldean; lentizela nabarmenez hornitua, zapore gozokoa eta zelula petreo ugarikoa.

Antzeko espezieak

Sorbus aucuparia
Sorbus aucuparia

Honen begiak ilaundunak eta ez likatsuak dira eta S. domestica-renak glabroak eta likatsuak. Bestalde, fruituak txikiagoak ditu honek (4 - 8 mm), erabat gorriak dira heldutakoan eta sorta handiagotan edukitzen ditu. Gainera, helduta daudenean honen fruituak mikatzak dira eta S. domestica-renak gozoak. Helduak direnenan zuhaitz handiagoa da S. domestica.  

Banaketa

Natiboa da Europa erdialdean eta hegoaldean, Afrika ipar-mendebaldean (Atlas mendietan), eta, Asia hego-mendebaldean (Kaukasoren ekialdean). Eskualde mediterraneoaren inguaruan bizi da eta Euskal Herrian han-hemenka azaltzen da erkamezti eta artadi mediterraneotan.

Sorbus domestica Sorbus domestica

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Quercus rotundifolia
Artea, Karraska
Laurus nobilis
Erramua
Quercus ilex
Artea
Pinus nigra
Larizio pinua
Pinus pinea
Pinazi pinua
Crataegus laevigata
Hegoaldeko elorri zuria
Crataegus monogyna
Iparraldeko elorri zuria


Ekologia

Altitude ertain edo altutan hazi daiteke, hobeto lurzoru kalkareotan eta neurrizko hezetasuna behar du. Luze bizi daiteke zuhaitz hau, Britainia handiko ale batzuk 300 - 400 urte bete dituzte.

Fenologia

Apiriletik ekainera loratzen da eta, fruituak urria eta azaroa artean heltzen dira.

Erabilerak

Bere egurra oso gogorra da, gorri-arrexka, lantzeko oso egokia eta torneriarako edo lanabesak egiteko oso preziatua.

Fruituak, oso helduta daudenean, gozoak dira baina baita astringenteak ere, eta, gose garaietan giza elikadurarako erabili izan dira; sagardoaren antzeko edari bat ere egin izan da fruituekin, baina gaur egun ohitura horiek galduta daude.

Kontserbazioa

IUCN erakundeak ez du espezie honen egoera aztertu baina 2011eko azaroaren 14an Ingurugiroko Ministeritzak argitaratutako 'Análisis de impactos y vulnerabilidad de la flora y vegetación españolas ante el cambio climático' txostenean, MFE-ko (Mapa Forestal Español) espezie zaurgarri bezala izendatuta dago, A kategoriaren barruan (kritikoa).

Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2011/11/28 | Azken eguneraketa: 2014/09/27 | Bisita-kopurua: 1782 | Argazki nagusia: Werner Schmutz

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...