Sorbus intermedia

Zuhaitz honen genoma S. aria eta S. aucuparia espezietatik dator. Europa iparraldean eta, erdialdeko eta hego-mendebaldeko mendietan agertzen da. Euskal Herrian, bereziki, goialde piriniarretan agertzen da baina uren banalerroko mendi garaienetako leku gutxi batzuetan ere aurki daiteke.

Sorbus intermedia

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Ordena
Rosales
Familia
Rosaceae
Deskribatzailea
(Ehrh.) Pers. (S. mougeotii Soy.-Will. & Godr.)
Estatusa
ne

Morfologia

20 m arteko zuhaitza. Begiak pixka bat iledunak. Azal leuna eta grisaxka du zurtoinean. 

Hostoak

Hostoak ditu bakunak eta txortendunak. Bigarren mailako 8 - 10 nerbio-parerekin, oso nabariak eta ertza gingildun-horzduna. Gingilak oinalderantz sakonduz doaz, erdiko nerbiorainoko distantziaren laurdena izateraino. Gainaldetik glabroak dira eta, azpialdetik ilupa zuri-grisaxkaz estaliak.  

Loreak

Loreak muturreko korinboetan elkartuta; adarrak oso iletsuak loraldian eta glabroak fruitu-garaian. Errezeptakulu ilupaduna, 4 mm artekoa. 5 sepaloz osatutako kaliza, kanpotik ilupaduna, eta, 5 petaloz osatutako korola. Petaloak ia glabroak. Androzeoak 18 - 20 estamin glabro ditu; eta ginezeoak 2 - 3 karpelo, oinaldean soldatuak, estilo askeekin eta oinarrian iluadunak.

Fruituak

14,55 mm arteko pomoa, luzanga, azal gorrikoa eta lentizela txiki bakanez hornitua. Jangarria da baina zapore mikatz xamarra du.

Antzeko espezieak

Sorbus latifolia
Sorbus latifolia

Gingilak triangeluarrak dira eta hostoa oinaldean oso zabala da. Gingilak ez ditu hain sakonak.

Banaketa

Suedia hegoaldean, Danimarkaren ekialdeko muturrean, Finlandiaren hego-mendebaldeko muturrean, Herrialde baltikoetan eta Polonia iparraldean. Horiez gain Europa erdialdeko eta hego-mendebaldeko mendietan agertzen da, bereziki, Alpeetan, Pirinioetan eta Mendi Kantabrikoetan. Euskal Herrian, batik bat, goialde piriniarretan agertzen da, baina uren banalerroko mendi garaienetan, leku bakan batzutan ere agertzen da. 

Sorbus intermedia Sorbus intermedia

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Pinus sylvestris
Pinu gorria
Calluna vulgaris
Ainar arrunta
Corylus avellana
Hurritza
Tilia cordata
Ezki hostotxikia
Ulmus glabra
Zumar hostozabala
Acer monspessulanum
Ihar frantsesa


Ekologia

Altitude handietan bizi da, trokarteetan edo, pagadi eta pinudietako soiluneetan. Lurzoru silizeoak ditu nahiago. Lurzoru nahiko lehorretan hazten da.

Espezie tetraploide apomiktikoa da, hau da, haziak ernaldu gabe ugaltzen da. Bere genoma S. aria eta S. aucuparia espezietatik dator. 

Fenologia

Maiatza eta ekainean loratzen da eta, fruituak irailetik urrira heltzen dira.

Erabilerak

Adornurako asko landatu da Europa iparraldean, hirietako baldintzekiko duen tolerantziagatik. Hiribideetan eta parke urbanoetan landatzen da bereziki.

Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2011/12/06 | Azken eguneraketa: 2014/09/27 | Bisita-kopurua: 1095 | Argazki nagusia: Mats Ellting

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...