Basabürüko mendi garaiak
Iparraldea

Basabürü Zuberoako eskualdea da, lurralde historikoaren hegoalde eta ekialdean kokaturik dagoena. Bi zati ditu: Ibarresküin (Uhaitzandi ibaiaren goi-arroko ezkerraldean) eta Ibarrezker (ibai horren eskuinaldean).

Eskualde honetako mendi garaiak 2002. urtean izendatu ziren Batasunaren Intereserako Leku (BIL), habitat eta espezie dibertsitate handia gordetzen zutela eta. Eskualde alpetar eta atlantiarra dugu bertan eta goi-mendietako espezie ugari aurki daitezke, horietako batzuk mehatxaturik daudenak.

Argazkia: Démocrite
Basabürüko mendi garaiak
Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2012/05/08
Azken eguneraketa: 2012/05/09
Bisita-kopurua: 4151

Motzean
Geografia
Hedadura: 147 km2

Udalerriak: Aloze-Ziboze-Onizegaine, Altzai-Altzabeheti-Zunharreta, Atharratze-Sorholüze , Barkoxe, Eskiula, Etxebarre, Gamere-Zihiga, Hauze, Iruri, Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine, Larraine, Lexantzü-Zunharre, Ligi-Atherei, Liginaga-Astüe, Montori, Santa Grazi

Mendiak: Orhi, Belozkarre, Salhagaina, Barazea, Binbaleta, Izarbe, Jora, Lakora, Ültziagaña
Kontserbazioa
Figurak: Batasunaren Intereserako Lekua (BIL)
Urtea: 2002

Biologia

Basabürüa, larre alpetar eta subalpetarrez osatuta dago batik bat, eta neurri txikiagoan txilardiak, lokaztiak eta elur-jauziek eragindako zonalde harritsuak aurki daitezke bertan.

Zonalderik altuenetan, Nardus generoko formazio belarkarak sortzen dira maiz, substratu silizioen gainean. Amildegi inguruetan, begetazioa kasmofitikoa izaten da eta batzuetan, ezpelez osatutako formazio xerotermofiloak aurki daitezke, bereziki gune harritsuetan. Eskualde epeletako txilardiak aurki daitezke, Erica ciliaris eta Erica tetralix espezieetan aberatsak eta goi mendietan, zohikaztegiak egoten dira.
Aipatzekoa da gainera, mendi hauetan babestutako zenbait espezie agertzen direla, esaterako, Rosalia alpina landarea edota muturluzea eta zenbait saguzar espezie ere. Hori dela eta, debekaturik dago kobazuloetara sartzea.

Animalia interesgarriak

Muturluzea ( Galemys pyrenaicus )
Bechstein saguzarra ( Myotis bechsteinii )
Arratoi-belarri ertaina ( Myotis blythii )
Arratoi-belarri handia ( Myotis myotis )
Ferra-saguzar handia ( Rhinolophus ferrumequinum )
Ferra-saguzar txikia ( Rhinolophus hipposideros )

Landare interesgarriak

Ira-belar urdina ( Aconitum variegatum ssp. pyrenaicum )
( Adonis pyrenaica )
( Angelica razulii )
( Antennaria dioica )
Azeri-mahats alpetarra ( Arctostaphyllos alpinus )
( Arenaria erinacea )
Ezpela ( Buxus sempervirens )
Sahats piriniarra ( Salix pyrenaica )

Geologia eta geomorfologia

Goi mendi hauek habitat eta espezie dibertsitate handia dute. Basabürükoak, mendikate harritsuak ditugu, larreak karez (%20), zonalde altuenak substratu silizeoz (%20) eta amildegiak kaltzikolak izan ohi direlarik.

Kontserbazio-figurak

1992. urteko 92/43/EEC Zuzentaraua, Eskualde alpetarreko goi mendiak babesteko sortu izan zen eta besteak beste, Euskal Herriko Iparraldeko Pirinio inguruko mendiak babesten zituen, horien artean, Basabürüko goi mendiak.

Zuzentarau horri jarraituz, 2002ko apirilean Basabürüko goi mendiak Natura 2000 sareko Batasunaren Intereseko Leku (BIL) izendatuak izan ziren, Pyrénées-Atlantiques departamenduaren eskutik, FR7200750 kodearen bitartez.

Erlazionaturiko araudia

Article L414-4 a l'evaluation des incidences Natura 2000 dans le Departement des Pyrenees-Atlantiques Council Directive 92/43/EEC, The list of sites of Community importance for the Alpine biogeographical region

Nola iritsi

Inguruan Miarritze eta Paueko aireportuak daude. Trenez joanda (TER), geltokiak Puyoôn, Akizen eta Pauen daude eta Akize-Puyoô-Maule ibilbidea egiten duen autobusa ere bada. Azkenik, kotxean joateko A64 autobidea hartu behar da.

Zer egin

Basabürüko eskualde honetatik mendizale asko erakartzen ditu Orhi mendiak (2.012 m). Piriniotako lehen tontorra da eta hainbat igoera ditu. Errezena, Larraineko mendatetatik abialtzen da. Orhiko tontorretik ikuspegi zoragarria dago, itsasoa eta Piriniotako gainontzeko tontorrak ikus baitaitezke.

Horrez gain, aipatzekoak dira Ehuyarrako arroilak, urjauzi ikaragarriak eratzen dituztenak, Erraize eta Eruson putzu ederrak sortuz.

Ibilbideak

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...