Onddoak

Craterellus tubaeformis
Saltsa-Perretxiko Horiluna

Orain arte bi espezie  kontsideratzen ziren, Craterellus tubaeformis eta Craterellus lutescens gaur egun espezie bakarra  dela ikusten da. Bere izen herrikoiak  “mendiko angula” adierazten duen bezala oso onddo preziatua da gure sukaldean. Onddo honen beste bereizgarri bat arrek ez dutela erasotzen da. 

Argazkia: Asier Uribeetxebarria
Craterellus tubaeformis

Artikuluari buruz
Egilea: Antton Alberdi
Sorrera: 2011/10/07
Azken eguneraketa: 2012/01/05
Bisita-kopurua: 1395

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Cantharellales
Familia: Cantharellaceae
Deskribatzailea: (Schaeff) Quél (1888)
Sinonimoak
Cantharellus lutescens
Craterellus lutescens
Cantharellus tubaeformis
Ekologia
Saprobio humikola
Jateko balioa
Jangarria
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

Tamaina ertaineko onddo berezi honek 2-6cm-ko pileoa garatzen du.  Hasieran ganbila da eta mameloi txiki bat izaten du. Heltzen den heinean  zabaldu egiten da eta inbutu-itxura hartzen du.  Ale zaharretan, inbutuaren zuloak bat egiten du estipeko hutsunearekin.  Ertzari dagokionez hau mehea eta irregularra da.  Kutikula gris-arrea da eta ehundura ximurra dauka.

Estipea

Hanka  zilindrikoa, barrutik hustua dagoena, behe aldean estuagoa izaten da. Azal leunak  kolore horia-doratua izaten du. Izokin koloreko distirak izan dezake. Tamaina 3-9 x 0,5-2,6 cm bitartekoa.

Orriak

Himenoforo orriduna izaten du.  Orriak tolestuak eta oso dekurrenteak izaten dira. Orri hauek lodiak, adarkatuak eta elkarrekiko bereiztuak izaten dira.

Mamia

Mehea, elastikoa eta zuri-horixka da. Onddo honen haragia haukorra izaten da.


Mikromorfologia

Esporak

Esporak  eliptiko mukroidunak dira. Esporada krema kolorekoa edo hori-laranja izan daiteke. 10-12x7-9µm.


Ekologia

Habitata

Udazken  eta neguaren hasieran aurki dezakegun onddoa da, beti ere leku  hezeetan hazten da. Oso ohikoa da  goroldioaren gainean ikustea. Hostozabalen eta  koniferoen azpian azaltzen da.

Perretxiko-garaia

Udazkenean sortzen ditu perretxikoak.

Jateko balioa

Gure sukaldetan oso preziatua den  onddo hau ez da  oso ugaria. Zapore gozoa dauka eta aranaren antzeko fruta usain atsegina. Kontserbatzeko erreza da, nahikoa da hari batetik pasa araztea eta  tokiren batetik eskegitzea, modu honetan onddoa lehortu egingo da eta  denbora luzez usteldu gabe mantendu dezakegu.

Antzeko espezieak
Craterellus melanoxeros

Onddo hau moztu  egiten denean belztu egiten da eta orriek tinte lilak izaten dituzte, hala ere onddo hau jangarri ona da, beraz ez dauka garrantzi handirik nahasteak.


Craterellus cinereus

Onddo honekin nahastea zailagoa da, nahiko kolore ezberdina baitute. Nahasmena zor dezakeena himenoforoko tolesdurak dira,  antzera adarkatzen baitira.  Onddo honen hanka gris-arrea da eta aran usain sarkorra dauka.


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...