Onddoak

Hygrophoropsis aurantiaca
Zizahori faltsua

Koniferoen basoetan  onddo hau oso ugaria da, batzutan lurra estaltzeraino. Tamainaz nahiko txikia da, ale handienek 8 cm-tako pileoa izan baitezakete. kolore naranjak dira nagusi onddo honetan. Onddo honek zapore mikatza eta oso mami gutxi dauka.  Espezie hau errez nahas daiteke ziza horiarekin Cantharellus cibarius,  horregaitik da komenigarria ondo bereiztea.

Argazkia: W.J.Pilsak
Hygrophoropsis aurantiaca

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2012/01/07
Azken eguneraketa: 2013/03/29
Bisita-kopurua: 1125

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Agaricomycotina
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Boletales
Familia: Hygrophoropsidaceae
Deskribatzailea: (Wulfen:Fr.) Maire
Sinonimoak
Agaricus aurantiacus
Cantharellus aurantiacus
Clitocybe aurantiaca
Ekologia
Mikorrizikoa
Jateko balioa
Toxikoa
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

Tamaina txiki ertaineko onddoa da honako hau, txapelak 3-8 cm-tako diametroa  izaten baitu.  Ertza  fina duen onddo hau gaztetan  ganbila izaten da eta  heltzen doan heinean  beratu eta lautu egiten da, inbutu itxura hartuz.  Ertza biribilkatua izaten du.  Mami gutxiko onddoa izan harren hau gorringo frijituaren kolorea izaten du.  Onddoa ukitzerakoan, daukan kutikula malutadun eta ilupadunak  testura belusatua ematen dio. 

Estipea

Tamaina txikiko hanka garatzen duen onddoa da, hau orrien kolorekoa izaten delarik. Azpikaldea oso iluna edo beltza izaten da. Estipeak 2-5 x 1 cm izaten ditu eta zilindrikoa da. Ehundurari dagokionez trinkoa eta zuzena edo okerra izan daiteke.

Orriak

Boletales ordenako onddoa izan arren Paxilaceae  familiako onddoak bezala ez dauka  pororik eta hauen ordez  orriak ditu.  Orri hauek oso dekurrenteak dira eta bata bestearekiko oso  estu aurkitzen dira.  Orriak meheak badira ere mamitik errez bereizten dira. Txapeleko  tonu bera daukate baina  askoz ere biziago.

Mamia

Zapore mikatzeko onddoa da,  usaina apenaz dauka eta oso mami gutxi dauka. Mami hau biguna da eta koloreari dagokionez   tonu zurbilenak kremak izaten dira eta intentsuenak hori laranjak.


Mikromorfologia

Esporak

Esporada zuria izaten du eta esporak 5,5-7 x 3,5-5 mm-koak dira.


Ekologia

Habitata

Gure basoetan ugarienetarikoa den espeziea da.  Talde handiak eratuz  hazten da koniferoez osaturiko basoetan, kasu batzuetan lurra guztiz estaltzeraino haz daitezke. 

Perretxiko-garaia

Uda hasietatik, udazkena bukatu arte aurki daitezke onddo hauen  fruitu gorputzak.

Jateko balioa

Ez da onddo jangarria, ala ere sortzen dituen  urdaileko arazoak  txikiak direnez,  liburu batzuetan jangarri eskastzat agertzen da. Zapore mikatza, mami gutxi eta  intoxikazio arinak eragiten dituenez, guk ez jangarri bezala katalogatzen dugu .

Antzeko espezieak
Cantharellus cibarius

Ziza horiarekin  nahasten da askotan. Ala ere  honen  mamia  askoz ere  trinkoagoa da eta zapore bikaina dauka.  Ziza horiak ez dauka orririk  H. aurantiaca-k bezala. C. cibarius-ek tolesdurez osaturiko himenioforoa dauka


Omphallotus illudens

Eztabaida  Zapo zizarekin ere nahastu daiteke eta honek urdaileko  arazo larriak eragiten deitu.  Onddo hau  zizahori faltsuarekin alderatuz handiagoa da eta kolore biziagoa dauka. Omphallotus illudens  onddoa lignikola da eta motzondoak eratuz hazten da hostozabalen basoetan.

Zapo ziza ( Omphalotus illudens )

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...