Onddoak

Lactarius chrysorrheus
Esnehorikor arrunta

Onddo honen izena, mozterakoan askatzen duen esne itxurako jariakinetik dator, hasieran txurixka bada ere berehala kolore horia hartzen duena. Pileoa hasieran inbutu ganbil formakoa da baina denborarekin lautuz doa eta kolore naranja arrea hartuz. Estipea berriz, motza eta barrutik hutsa da. Nahiz eta toxikoa ez izan, ez da jangarria duen zapore mingotsagatik. Pagadi, harizti eta gaztainondotan hazten da uda-udazken inguruan.

Argazkia:
Lactarius chrysorrheus

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2012/01/02
Azken eguneraketa: 2012/11/14
Bisita-kopurua: 1885

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Basidiomycetes
Ordena: Russulales
Familia: Russulaceae
Deskribatzailea: Fr. 1838
Ekologia
Mikorrizikoa
Jateko balioa
Baliogabea
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

Inbutu formakoa da, hazten doan heinean laua bihurtzen dena. Kolore naranja-arre horixka dauka, kolore biziagoko orbainak tartekatuta dituelarik. Orban hauek zonalde zentrukideak osatzen dituzte, batez ere ertzetan. Diametroa 4-10 cm-koa da.

Estipea

Motza eta zilindrikoa da. Hasieran beteta badago ere berehala husten da. Neurriak 3-8 x 1-2 cm dira eta kolorea gehienbat txurixka da hasieran, hala ere hori bizikoa bihurtzen da oso azkar. Oinarrian arroxa-laranja kolorea hartzen du.

Orriak

Laminak elkarrengandik oso gertu daude kokatuta. Oso irregularrak dira. Hauen kolorea hasieran txurixka da baina berehala laranja kolorea hartzen dute. Apurtzerakoan esne moduko likido txuri bat askatzen dute berehala horixka bihurtzen dena, onddoari izena ematen diona, hain zuzen ere.

Mamia

Printzipioz kolore txuria badu ere, laranja bihurtzeko joera dauka airearekin kontaktuan egotean. Trinkoa da, usaingabea eta oso mingotsa.

Genero bereko onddoekin ez nahasteko ezaugarri esanguratsuena bere mamiak berehala kolore horia hartzen duela da.


Mikromorfologia

Esporak

Txuri horixkak dira eta forma eliptikoa hartzen dute. 7-9 x 6-8 mikretako neurriak dituzte eta barreiatzeko modurik zabalduena airearen bidezkoa da.


Ekologia

Habitata

Pagadi harizti eta gaztainondoetan agertzen da gehienbat baina koniferoen basoetan ere aurki daiteke. Talde txikitan agertu ohi dira uda-udazken bitartean.


Habitat bereko espezie batzuk:
Katilu laranja
Aleuria aurantia
Astaputz perladuna
Lycoperdon perlatum
Gardinga
Chlorociboria aeruginascens
Zarakar kimoa
Kretzschmaria deusta
Txanogorritxu
Sarcoscypha coccinea
Mitra-zuria
Helvella crispa
Antrodia serialis
Lanperna horia
Amanita gemmata


Perretxiko-garaia

Uda udazken aldean garatzen da ikuskorra den bere fruitu gorputza.

Jateko balioa

Jaki moduan balio gabeak dira, duten zapore mingotsa dela eta. Hala eta guztiz ere ez dira toxikoak baina tripako minen bat sor dezakete.

 

Antzeko espezieak
Lactarius deliciosus

Jaki bezela preziatua den beste Lactarius honekin nahastea oso ohikoa da, izan ere goitik begiratuta ia bereiz ezinak dira baina L. deliciosus-ek naranja edo ardo koloreko alteza ateratzen du.

Genero bereko onddoekin ez nahasteko ezaugarri esanguratsuena bere mamiak berehala kolore horia hartzen duela da.


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...