Onddoak

Omphalotus illudens
Zapo ziza

Intoxikazio dezente sortzen dituen espeziea da, ziza horiarekin (Cantharellus cibarius) nahasten baita. Bizi estrategia lignikola duen onddo ikusgarri hau, ez da bereziki handia, asko jota 12cm-tako estipea izan baitezake. Ikusgarria egiten duena bere kolore laranja da. Mamia amoniakoarekin busti ezkero kolore berde iluna hartzen du.

Argazkia: Walt Sturgeon
Omphalotus illudens

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2011/11/22
Azken eguneraketa: 2013/04/04
Bisita-kopurua: 1322

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Marasmiaceae
Deskribatzailea: (Schwein.) Bresinsky & Besl (1979)
Sinonimoak
Agaricus illudens
Monodelphus illudens
Ekologia
Saprobio lignikola
Jateko balioa
Toxikoa
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

Ale gazteek pileo laua duten bezala, indibiduo zaharrek inbutu itxurakoa daukate, hau da, erdi aldean inbaginazioarekin. Pileoaren ertza ondulatua, fina eta kiribildua izaten da. Pileoa laranja edo laru-laranja duen onddo ikusgarria da, batzuetan orbain ia beltzak izan  ditzake. 6-12cm-tako txapel mamitsua garatzen duen espeziea da.

Estipea

Estipean, tonu zurbilagoz azaltzen dira pileoaren koloreak, bertan ere orbain beltzak ager daitezkeelarik. Oina oso luzea da, behe aldean beste espezie-kideei loturik egoten dena, erramu bat osatuz. Oina ildaskatua, ondulatua eta azpi aldean finagoa izaten da.

Orriak

Amoniako (NH3) tanta batzuekin kolore berde iluna hartzen duen mami gogorra dauka. Bestela kolore laranja izaten du. Olio usain ez atsegina eta zapore gozokoa da.

Mamia

Orriak irregularrak, finak eta bata bestetik oso gertu daude. Orriak luzatuak eta kolore laranja bizikoak dira. Estipean nahiko bera heltzen diren orri dekurrenteak ditu. Espezie honetan nahiko berezia den fenomeno bat gertatzen da, onddoa deskonposatzen denean orriak iluntasunean fosforeszenteak bihurtzen baitira.


Mikromorfologia

Esporak

Esporada zuria du. Hau espora hau, oboide eta ez amiloidez osatua egoten da. Beraien tamaina 4-7 x 4-6μm-takoa da.


Ekologia

Habitata

Lignikola izanik, zuhaitz erori edo lurrean dauden arrametan aurki daitekeen onddoa da, uda zein udazkenean. Hanketatik loturik egoten diren talde txikiak osatzen dituzte.

Perretxiko-garaia

Udaberrian zein  udazkenean.

Jateko balioa

Nahiz eta zapore gozoko onddoa izan, hau janez gero urdaileko gaitz larriak sortzen ditu.

Antzeko espezieak
Cantharellus cibarius

Euskal Herrian oso preziatua den onddoa da saltsa perretxikoa. Tentu handiz ibili behar da apo zizarekin, nahiko antzekoak baitira. Bi ezberdintasun nagusi dituzte bata himenoforoan datza, onddo toxikoak laminarra dauka eta ziza horiak pliegeduna. Ezberdintzeko baliagarria den beste puntua habitata da. Ziza horia hosto zabalen basoetan hasten da eta zapo ziza lignikola izanik egurrean hazten da.


Hygrophoropsis aurantiaca

Onddo honek ez dauka jateko balio handirik beraz ez da biltzen. Zapo ziza baino txikiagoa da eta ez da hazten egurrean erramuak eratuz. Nahasgarriak egiten dituena kolorea da, bi onddoek kolore naranja baitaukate.


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...