Onddoak

Polyporus squamosus
Ardagai ezkataduna

Zerrenda gorrian, gorrian babestu beharrekoen artean azaltzen den onddoa da.· Apo formako basidioma garatzen du eta himenoforoa poro txiki zuriz osaturik dauka. Ale gazteak jangarriak diren arren ez dauka aparteko balio gastronomikorik. Esporari dagokionez, hauek zilindrikoak dira, ia-ia obalak. Onddo saprofito lignikola da, hala ere ostalarian saprofitoki bizi daiteke. 

Argazkia: Rich Siebold
Polyporus squamosus

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2012/01/07
Azken eguneraketa: 2012/01/09
Bisita-kopurua: 1744

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Polyporales
Familia: Paxillaceae
Deskribatzailea: (Hud:Fr.) Fr.
Sinonimoak
Agarico-pulpa ulm
Cerioporus squamosus
Trametes retirugus
Ekologia
Saprobio lignikola
Usteldura
Azukre sinpleak
Lignolitikoa
Lignozelulolitikoa
Informazio gehiago eskuratzeko egin klik saguarekin
Jateko balioa
Baliogabea

Makromorfologia

Fruitu gorputza

Apo formako basidioma handia garatzen duen onddoa da. Estipea motza, 30-100mm-ko luzera eta 10-60mm-tako zabalera izanik, lateralki kokatzen da. Pileoak baino kolore ilunagoa izaten du eta azpi aldea meheagoa dauka. Pileoa kolore horikoa da, bertan ezkata zentrukide marroiak egoten direlarik. Apur bat likatsua den pileoa nahiko leuna izaten da. Pileoak 800mm-tako zabalera izan dezake.


Mikromorfologia

Basidioak

4 esterigmadun basidio klabiformeak ditu, hauek 35-40 x 7-9µm-takoak.

Esporak

Onddo honen esporak zilindrikoak dira, ia-ia obalak. Gardenak eta tantadunak- 11-15.5 x4.5-5.5µm.   


Ekologia

Habitata

Onddo hau, saprofitikoki bizi daiteke egur hondarretan edo baita parasitikoki oraindik bizirik dauden zuhaitzetan. Hostozabaletan hasten da, batez ere lizar, astigar, intxaurrondo, indigaztainondoan eta pagoan. Mendi magaletan hasten da, normalean zuhaitz handi eta zaharretan. Zerrenda gorrian, babestu beharrekoen artean· azaltzen den onddoetako bat da.

Jateko balioa

Bere fruktifikazioa udaberrian hasten bada ere udazkenerarte arte aurki daiteke

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...