Albisteak

Errausketa ez dator bat Europako gomendioekin

2013/04/22

Iruzkinik ez
bisita

EHUko 6 irakaslek hondakinak kudeatzeko Zubietako erraustegiaren alde egiten duen ereduak Europar Batasunak egiten dituen gomendioak ukatzen dituela azaltzen duen txosten bat argitaratu berri dute. Bertan, Atez ateko eredua merkeagoa dela eta hondakin gehiago birziklatzen direla adierazi dute.


Errausketa ez dator bat Europako gomendioekin

EHUko irakasle Peio Lozano, Roberto Bermejo, Gorka Bueno eta David Hoyo izan dira txostenaren egileak. Bertan Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa Plana (egun indarrean dagoena, lehengo gobernu-taldeak izenpetutakoa) Alemania, Austria, Danimarka, Suedia, Holanda eta Belgikako ereduekin erkatu dute.

Txosten honek garbi adierazten du %80ko Birziklapen Tasa lortu ahal izateko hondakinak frakzio desberdinetan jaso behar direla eta, hartara, atez atekoa eredu egokia dela (hori bai, kasuan kasu eredu honen aldaera desberdinak aztertu beharko liratekeela onartzen du). Gainera, egileek atez atekoa errausketa baino merkeagoa dela eta lanpostu gehiago sortzen dituela adierazi dute.

Iturria: Gara.info

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...