Albisteak

Gernikaren berrinaugurazioaren ekitaldia Zilbetin

2013/03/27

Iruzkinik ez
bisita

Hurrengo larunbatean, hilak 30, goizeko 11etan “Gernika” margolana berrinauguratuko da Zilbetin (Erro, Nafarroa). Gainera pagoetan euren babesleak diren pertsonen nahiz elkarteen izenak daramatzaten xingolak ipiniko dira.


Gernikaren berrinaugurazioaren ekitaldia Zilbetin
Gernika Margolana Zilbetin

Aldude Mendia Koordinakundearen inguruan bildutako Pirinioetako haranetako bizilagunak eta SEO/BirdLife lan handia egiten ari dira Europako naturgune babestuen Natura 2000 sarean jasotako Aldude Mendia izeneko Babes Bereziko Eremuaren babeserako. 

Naturgune babestu berdinaren barnean dauden Zilbetiko pagadiak bai eta Mendiaundi (Auritzberri, Erro) eta Erdizko (Baztan) pagadiak ere inguruko meatzaritzako egitasmoen arriskupean daude.

Hori dela eta, bizilagunen elkarteak ekintza baketsuak egiten ari dira iritzi publikoaren arreta deitzeko asmoz. Ekintza horietako bat iragan abenduan burutu zen, Picassoren Gernika artelana bertako pagoetan margotu zenean, irudimenezko baso bat bailitzan, margolanaren ikurra geure balio gogokoenen suntsitzearen kontrako aldarrikapentzat hartuz. Bada, baso-margolan honek atentatu bat jasan zuen eta orain berregin egin da. Eta jai giro batean berrinauguratuko da.

Ekitaldia datorren larunbatean izango da eta bertara natura eta paisaia geure kultura eta ondare direla aldarrikatzeko darabilgun borroka babesten duten zenbait pertsona ezagun etorriko dira.

Haien presentzia baieztatu dutenetako batzuk hauexek dira: Gernikako Udala, Enrique Villareal “El Drogas” abeslaria eta Mikel Zabalza eta Alberto Iñurrategi mendizaleak. Halaber, Zilbetiko pagoak zaindu dituzten 600 pertsona, enpresa eta elkarteetako asko ere agertuko dira.

Egitaraua:
10.30 Herriko plazatik pagadira igoera.
11.30 Gernika berriaren aurkezpena (sabotaiari sabotaia!!)
12.00 "Pago bat zaindu", zintak jartzeko, zaintza berriak etab egiteko tartea
13.30 Aperitiboa  Zilbetin
         Txalaparta
         Bertsolariak
         musika zuzenean...

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...