Albisteak

Gipuzkoako Aldundiak erraustegiak eta zabortegiak baztertu nahi ditu
2020rako hondakin guztien %75 gaika biltzea du helburu Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko estrategiak

2012/06/07

Iruzkinik ez
bisita

Gipuzkoako Aldundiak hondakinak kudeatzeko estrategia atera berri du. Estrategia horren baitan 2020. urtean hondakin guztien %75a gaika jaso nahi da. Horrekin zabortegiak itxi, sei konpostatze planta sortu eta biometanizazio planta bat egitea aurreikusten da.


Gipuzkoako Aldundiak erraustegiak eta zabortegiak baztertu nahi ditu
Hondakinak kudeatzeko plana | Iturria: Gipuzkoako Aldundia

Hondakinak kudeatzeko plana Nazioarteko 5 adituk idatzi dute, eta bertan hurrenez hurren hondakinak gutxitzea, berrerabiltzea eta birziklatzea izan dira ardatz nagusiak. Estrategia berri honen arabera zabortegi berriak eraiki beharrik ez eta iada daudenak 2014. urtean itxiko lirateke.

Gainera, plan honen arabera besteak beste elikagaien xahuketa eten, lanpostu berriak sortu eta garraioan isuritako CO2a murriztu nahi da. Azken finean Gipuzkoa Zero Zabor lurraldea bihurtzeko.

Dokumentua ikusteko: Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko plana

Iturria: www.berria.info

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...