Albisteak

"Pago bat zaindu" ekimena martxan jarri du Zilbetiko harrobiaren kontrako koordinakundeak

2012/10/31

Iruzkinik ez
bisita

Nazioarteko babes figurak agintzen duenaren gainetik Alduide Mendia Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE) harrobi bat egiten ari dira, besteak beste Europako ekosistema babestua den pagadi azidofiloa suntsituz. Hori dela eta kasua epaitegian dago, baina bitartean zuhaitzak mozten hasteko arriskuaren aurrean ekimen hau abiatu dute.


Irudia: Euskalnatura.eus

“Pago bat zaindu” ekimenaren funtsa erakunde edo pertsona bakoitzak zuhaitz bat bere zaintzapean hartzean datza. Pago baten zaintza burutzeko 10€ko laguntza eskatzen dute, eta laguntzaileak basoa zaindu eta natura era arduratsuan erabiltzearen konpromezua hartzen du. Laguntzailearen ziurtagiria eta argazkia jasoko du trukean.

Partehartze zabala lortu nahi dute ekimenari indarra emateko eta harrobiaren proiektua sarraskia besterik ez dela salatzeko. Parte hartzeko prest dagoena Zilbetiko harrobiaren kontrako plataformarekin kontaktuan jarri daiteke (605602399 telefonoaren edota alduide@gmail.com helbidearen bitartez).

Halaber, azaroaren 17an Zilbetin ekimenaren aurkezpena eginen da. Bertan Antzeriko pagadira hurbilduko dira pagoen zaintzaile bakoitzak bere pagoa ezagutu dezan.

Iturria: Lurra erakundea

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...