Albisteak

Portland-ek errausketa interes berezikoa izendatu dezala eskatu dio Nafar Gobernuari

2012/06/05

Iruzkinik ez
bisita

Portland enpresak zementua egiteko erregai gisa egurra erretzen zuen orain arte. Orain hondakinak erretzeko asmoa du energia lortzeko, eta proiektu hori Udalaz Gaineko Intzidentziadun Proiektua izendatzea eskatu dio Gobernuari.


Portland-ek errausketa interes berezikoa izendatu dezala eskatu dio Nafar Gobernuari
Olaztiko Portland-Valderrivas lantegia | Iturria: J. Bergasa

Egun Nafarroako hondakin gehienek zabortegietan bukatzen dute. Iruñerrian, adibidez, ekoiztutako hondakinen %29 baino ez dira berreskuratzen (Iruñerriko Mankomunitatearen datuen arabera), eta gainontzekoak zabortegian bukatzen du. Horrela, Iruñerriko zabortegiak gaina jo du eta, iada, hondakinak tratatzeko bestelako prozesuak bilatzen ari dira.

Testuinguru honetan, Olaztiko Portland-Valderrivas enpresak hondakinak bere lantegian errausteko eskaintza egin zion Nafar Gobernuari. Modu horretan zementua egiteko beharko lukeen adina energia lortuko luke enpresak eta, gainera, diru-truke. Negozio borobila, alegia. Ez da harritzekoa, beraz, Gobernuari Udalaz Gaineko Intzidentziadun Proiektua izendatzea eskatu izana.

Proiektua proposatzeko Portland-Valderrivas enpresak lanpostuekin mehatxatu egin du. Baina ezin du ziurtatu ez denik langilerik botako. Izan ere, hondakinak tartean dauden horrelako prozesuak oso automatizatuta daude. Halaber, Europak zabortegiak ixteko eskatu duela dio, baina ahaztu egiten zaio euroganbera erraustegien kontrakoa ere badela (ikus "Errausketari buelta eman ezinean" albistea).

Eztabaida honetan asko dira bestelako estrategiak proposatzen dituztenak (atez ateko bilketa, eta abar.) Batzuen ustez Nafarroak iada dauzkan estrategia batzuk ere kolokan jarriko lituzke. Izan ere, azpitik interes ekonomikoak baldin badaude Nafar Gobernuak behar baino hondakin gehiago bideratu ditzake Olaztiko erraustegira, baita konposta egiteko erabiltzen direnak ere, adibidez. Gainera, errausketarekin aurrera eginez gero alde batera geratuko lirateke hondakinak tratatzeko modu etekingarriagoak (hondakin gehiago birziklatzen dituztenak, alegia).

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...