Albisteak

Txingudiko eraztuntze-estazioan udako praktikak egiteko aukera ireki du Arantzadik
Jaizubiako padurako migrazio posnupzialen eraztuntze-kanpainaren harira antolatu dira praktikak

2014/06/12

Iruzkinik ez
bisita

Arantzadiko Ornitologia Saila 2006an hasi zen udako eraztuntze-kanpainak antolatzen. Aurtengoa ez da gutxiago izango eta Txingudiko hezeguneko eraztuntze-kanpainanaren baitan praktikak egiteko aukera eskaini dute. Praktikak bereziki interesgarriak dira master edota doktoretza-tesiak egiteko helburiarekin ikertaldeak ezagutu nahi dituzten ikasleentzat eta naturzale ororentzat. Aldi berean, eraztuntzaile titulua eskuratzeko parada ezin hobea ere bada.


Txingudiko eraztuntze-estazioan udako praktikak egiteko aukera ireki du Arantzadik
Aiako Harriko bista, Txingudiko hezegunetik ikusita

Kanpainak abuztuaren 1ean izango du hasiera eta irailaren 30a arte luzatuko da, bi asteko txandatan banatuta. Praktikak Txingudiko hezegunearen baitan dagoen Jaizubia auzoko paduran egingo dira, Hondarribiko udalerrian dagoena. Txingudi atseden-gune garrantzitsua da hegaztien migrazioan eta bertan behatu daitezke, besteak beste, benarriz arrunta (Acrocephalus schoenobaenus), urretxindor papourdina (Luscinia svecica) eta martin arrantzalea (Alcedo atthis).  Aranzadik bere gain hartzen ditu ostatuari dagozkion gastuak, ez ordea bestelakoak.

Kanpainan parte hartzeko interesa duenak eta informazio gehigarria eskuratu nahi duenak, Aranzadiren Eraztuntze Bulegoko eta Txingudiko Eraztunketa Estazioko kide eta zuzendaria den Juan Arizagarekin jarri behar du harremanetan (jarizaga@aranzadi-zientziak.org).

 

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...