Albisteak

Euskalnatura garaile “Blogetan!” euskarazko blogen lehiaketan
Zientzia eta Teknologia jorratzen duten euskarazko blogen artean suertatu da irabazle

2014/03/07

Iruzkinik ez
bisita

Euskarazko blog onenen bila Azkue Fundazioak antolatutako eta Argiak lagundutako “Blogetan!“ lehiaketak atzo, martxoak 6, izan zuen finala. Euskararen Etxean (San Inazio, Bilbo) antolatutako Euskal Blogarien Topaketaren baitan ospatu zen finala, non Euskalnatura Zientzia eta Teknologia jorratzen duten blogen artean izan den saritua. Euskalnaturkideon partetik, eskerrik asko babesten eta sostengatzen gaituzuen guztioi!


Euskalnatura garaile “Blogetan!” euskarazko blogen lehiaketan
Antolatzaileak eta sarituak, atzo Euskararen Etxean

Euskal Blogarien Topaketari arratsaldeko 5etan eman zitzaion hasiera. Iurdana Acacuso Azkue Fundazioaren zuzendariak emandako ongietorriaren ondoren, Lucas Aisa mañostiarrak bere lekukotza eskaini zuen blogari gisa. Euskarazko zenbait blog arrakastatsuren (Itsumustuan, Hazitegia, 31eskutik.com, Etxepare Rap) esperientzien berri ere izan genuen euren sortzaileen eskutik eta topaketa borobiltzeko, blogak ardatz mahai-ingurua izan genuen Marijo Deogracias, Maite Goñi, Juanra Madariaga eta Haritz Rodriguezen artean eta Gorka Bereziartuaren gidaritzapean.

Mahai-inguruaren ondoren ospatu zen sari-banaketa eta Euskalnatura Zientzia eta Teknologiaren kategorian izan zen saritua. Gainontzeko kategorietan irabazle izan dira Klaketa (Kultura), Arma Tiro Klik (Gizartea eta Politika) eta Tropela bloga (Aisialdia).

Zorionak parte hartzaile eta saritu guztiei eta, beste behin, eskerrik asko denoi!

Iturria: Blogetan!

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...