Ardura zaitez!

Lightbox Image
GARIKOITZ PERURENAREN BLOGA
 
Guztiok gure inguruarekiko sentiberatasuna dugunez guztioi arduratzen digu gure inguruan gertatzen denak. Ez dugu ahaztu behar, gainera, gure ingurua gure eraginpean dagoela etengabe, eta eragin horiekiko ardura onartu behar dugu ezinbestean. Horretarako duzue hemen irekita Biologiaren eta Ingurugiro Zientzien leihoa, zuen behatokia. 

Ardura zaitez! bloga | 2013/04/27 | Egilea: | Bisitak: 1148 | iruzkin

Etorkizuneko bisitariari zuzendutako gutuna
Zilbeti herriaren ikuspegia Adi menditik

Zilbeti, 2050eko apirilaren 27a

Etorkizuneko bisitari agurgarria,

Hondoa jo dugu. Urtetako borroka luzeak zerbaitetarako balio izan duela esatea gustatuko litzaidake. Baina zaila egiten zait, ez dugulako gure helburua zena lortu: natura babestea; bailara bati benetako etorkizuna bermatzea; inguru honetan harrobirik ez egitea, alegia. Jendeak dio gizartea gure alde jarri dugula, eta hori gauza handia dela. Pozik egon beharko genukeela. Hori da gehien etsitzen nauena, ordea. Jendearen gainetik pasa direla. Hitz hauek orain dela 40 urte idatzi nituen. Orduan Zilbetiko mendi hauetan ez zegoen inolako harrobirik, mendi-magal guztiak basoz eta larrez beteta zeuden eta bertako biztanle gehienak basogintzatik, abeltzaintzatik eta haien landetxeetara joaten ziren turistei esker bizi ziren. Bizimodu horrek ez zuen herria aberasteko lain ematen, baina jendea pozik bizi zen. Orain, ikusten duzunez, harrobitzar bat dago garai batean pagoak altxatzen ziren lekuan.


Ardura zaitez! bloga | 2013/03/21 | Egilea: | Bisitak: 1480 | iruzkin

Hondakinen kudeaketa Nafarroan

Nafarroan puri-purian dagoen gaia da hondakinen kudeaketarena. Orain dela gutxi Nafarroako Auzitegi Gorenak Nafar Gobernuak prestatutako Hondakinen Kudeaketa-plana baliogabetu du. Arrazoiak, besteak beste, ingurumen inpaktuaren balioespena epez kanpo egin izana eta errausketaren egokitasunari buruzko zalantzak (batez ere plan hark ez baitzuen erraustegia kokatzeko lekua zehazten) izan omen ziren (ikus Sustrai Erakuntzak idatzitako laburpena). Bien bitartean Olaztiko Portland-Valderrivas zementu-enpresak hondakinak errausteko baimenak jaso ditu eta, horregatik, hondakinen kudeaketa-plana bertan behera geratu eta gero Nafar Gobernuak Portland-eko errausketa aukera bakartzat aurkeztuko duenaren susmoa dago.

Honakoan Nafarroako hondakinen egoera gaur egun eta kudeaketa egoki baten helburuak zeintzuk izan beharko liratekeen izango ditut mintzagai. Badakit, hala ere, ez naizela gai honetan aditua baina gaiari buruz zenbait kontu argitu beharra dagoela iruditzen zait.


Ardura zaitez! bloga | 2013/03/05 | Egilea: | Bisitak: 1266 | iruzkin

Mugikortasun Jasangarria Egitasmoa: aurkezpena
Mugikortasun Jasangarria Egitasmoa

Zer da mugikortasuna jasangarria? Ba al dago mugitzeko modu jasangarririk? Iragarkietako kotxe ekologikoena al da garraio jasangarria? Zer da ekologikoa izatea? Eta hiriko garraio publikoa ekologikoa al da? Hirien eredu urbanistikoak kutsatu gabe bidaiatzea bermatzen al du? eta garraio-politikak garraio jasangarriaren alde egiten al du?

Ez al dira belaunaldi berriak iada ingurugiroa babesteko aukerarik ez dagoela ikasten ari?

Ardura zaitez! bloga | 2013/02/17 | Egilea: | Bisitak: 1106 | iruzkin

Nola hitz egin ingurugiro-arazoei buruz?

Egunean zehar ingurugiroa kaltetzen duten ekintza mordo baten erantzule gara: dela argiak denbora luzez piztuta uzten ditugula, dela lan egitera joateko egunero kotxea hartzen dugula, dela hondakinak demasa sortzen ditugula... uste dut inork ez duela hori zalantzan jartzen. Baina nire erronka jarrera horiek aldatzea bada, zein da modurik eraginkorrena?


Ardura zaitez! bloga | 2013/02/01 | Egilea: | Bisitak: 929 | iruzkin

Arrazoia zentzugabekeriari gailentzen zaionekoa

Gaur pozik egon gaitezke, pozik egoteko arrazoi bat gehiago daukagu. Gaur, Nafar Gobernuaren interesen (batzuk behintzat) ustelkeriari atea itxi zaioneko lehen eguna da. Gaur, arrazoia zentzugabekeriari gailendu zaioneko lehen eguna da. Gaur erraustegia buru zuen proiektuak zilegitasuna galdu dueneko lehen eguna da.


Ardura zaitez! bloga | 2013/01/12 | Egilea: | Bisitak: 1021 | iruzkin

Abertzaletasunaren gerizpean

Ez dut ondoko hitzekin abertzaletasunaren aldarria gutxietsi nahi. Ez. Are gutxiago: herri aske eta burujabe batek gure lurraren babeserako ezin testuinguru hoberik bermatuko lukeela uste dut. Baina borroka batzuei lehentasuna eman izanagatik beste batzuk ahanzturaren txoko ilunera baztertu ditugula iruditzen zait. Eta, horregatik, gure herriaren babesaren izenean egiten diren deialdi asko hankamotzak direla uste dut.


Ardura zaitez! bloga | 2012/12/24 | Egilea: | Bisitak: 1017 | iruzkin

Iruñerriko hiri-hondakinak. Errausketa al da irtenbidea?

Iruñerriko hiri-hondakinen memoria atera berri du Iruñerriko mankomunitateak. Bertan 2011. urteko egoera jasotzen dute. Baina bildutako datuen anabasean galdu nahi ez duenarentzat egoeraren larritasuna ulertzeko hainbat zantzu aurkezten dut honakoan, hondakinen kudeaketa berri bat beharrezkoa dela eta horren nondik norakoak zeintzuk izan beharko lirateke ulertzea erraztu nahian (irudiak nik neuk egin ditut, Iruñerriko Mankomunitatearen memoriaren estiloan oinarrituta).


Ardura zaitez! bloga | 2012/12/01 | Egilea: | Bisitak: 2308 | iruzkin

Bakarrizketan: eremu elektromagnetikoen eraginaren eszeptikoei zuzendutako erantzun sorta
Irudia: Michael Morgenstern, mmorgenstern.com.

Nire inguruko jendearekin askotan mintzatu naiz eremu elektromagnetikoei buruz. Gehienetan erradiazio hauei buruz gutxi nekiela pentsatuz. Baina elkarrizketa horietako askotan aferari buruz nik baino gutxiago dakien jendea badagoelaz ohartu naiz. Eta entzun nautenetako askok ez zuten (dute) uste eremu elektromagnetikoek gugan eragin dezaketenik. Elkarrizketa guzti horietan jasotako galderak eta emandako erantzunen bildumatxoa egin dut honakoan. Helburua bakarra: gaiak gogoeta bat merezi duela ohartaraztea. Ikusiko duzuen bezala, erantzunak erreferentzia bibliografikoekin indartu ditut.

(Nahi izanez gero testua pdf formatuan jaitsi daiteke: euskaraz | gaztelaniaz)


Ardura zaitez! bloga | 2012/10/26 | Egilea: | Bisitak: 885 | iruzkin

Uholdeei buruz gauza bat argitu behar dizuet
Baztan ibaia gainezka Elizondon. | Irudia: Diario de noticias

Jainkoaren haserrea dela dioenari ez naiz ni oker dagoela esango diona. Ezta Amalurra euskal jainkosaren indar erakustaldi bat dela dionari ere. Egia esan, hala ere badela pentsatzea gustatzen zait. Baina egunotan ikusi (edo ikusiko) ditugun uholdeek bestelako azalpen bat ere ukan dezakete.


Ardura zaitez! bloga | 2012/10/05 | Egilea: | Bisitak: 984 | iruzkin

Eta zer ulertu behar dut nik?

Europako Batasunean elikagaien segurtasunaz arduratzen den erakundeak (EFSA) arto transgenikoa minbizi-eragile dela ondorioztatzen zuen ikerketak akatsak dituela esaten du. Zer ulertu behar dut nik esaldi hau irakurtzean?

Ardura zaitez!

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...