Ibaia eta zaborra

Ardura zaitez! bloga | 2015/02/11 (azken aldaketa: 2015/02/11 ) | Egilea: | Bisitak: 644
Gako hitzak: ibaia, zaborra

Ibaia eta zaborra

Euskal Herriko herri eta hiri gehienak erreka eta ibaien inguruan daude kokatuta. Gure arbasoek aski ondo bazekiten ibaien garrantzia zenbatekoa den. Ordea, honezkero ahaztu dugu ibaiak bizitzaren ardatz izan direla. Eta bere horretan hiltzen uzten ari gara horietako asko eta asko.

Goraldi bakoitzak eramandako material asko adarretan gatibatuta geratzen joan da. Edo lohien azpian lurperatuta. Ondorioz, urtetik urtera geroz eta zabor gehiago ari da ibai bazterretan pilatzen. Eta bertan geratuko da noiz deskonposatu edo itsasora noiz iritsiko zain.

Ibaiei begirunea zor diegu, gure ondare ekologiko eta kulturalak baitira. Begirunea zakarrek ito ez ditzaten.

Utz diezaiegun arnasa hartzen.

Bideoak




Leave a comment

Please login to leave a comment.

Ardura zaitez!

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...