Udala herriaren aurka

Ardura zaitez! bloga | 2012/09/12 (azken aldaketa: 2012/09/12 ) | Egilea: | Bisitak: 810
Gako hitzak: Aranzadi

Udala herriaren aurka
Arantzadiko ingurunea. Inoiz berriro ikusiko ez den irudia.

Badira egun batzuk iada Iruñeko udala Arantzadiko meandroan hondeamakina eta poliziekin sartu zela. Lehenengoak istorioz betetako eraikinak bota eta bertako baratzak suntsitzeko, bigarrenak herriaren iritzia isilarazteko. Herritik aldendutako udal baten proiektu zentzugabe eta espekulatzailearen erakusleak biak.

Iruñetik ibili den eta Arantzadi ezagutzen d/zuen edozeinek jakingo du zeinen leku miresgarria d/zen hura. Bertan ez zirudien hiri batean zeundenik. Ez zenituen trafikoaren zarata gogaikarriak entzuten, (areago, bertan txorien kantuek betetzen zuten isiltasuna), ez zenuen hiriaren kea arnasten. Eta bertako nekazari xumeek Iruñeko garai bateko baratzen aldarria egiten zuten haien eguneroko lanarekin. Parke bat zen hura. Egungo irizpide urbanistetatik ihes egiten zuen parke bat. Lurra errespetatzen zuen nekazal jarduera jasotzen zuen parke bat. Bertako zuhaitzen itzalpean bazkaltzeko leku aparta.

Ordea, badira urte batzuk Iruñeko Udalak Arantzadin parke bat eraiki nahi duela. Bai, badagoen lekuan badagoena bota eta bazegoena eraiki. Diru-xahuketaren eta espekulazioaren pasadizo berri bat. Izan ere, alkate bakoitzak berau gogoraraziko duen proiektu txikitzaileren bat utzi du hirian (Gaztelu plazako parkina bezalaxe). Eta etorriko zen alkate berriarentzako proiektu hau pentsatu zuten. Baina, harrigarria bada ere, gurean bada pentsatzen duen jendea oraindik. Eta, noski, Iruindarrak iratzarri nahian ibili dira azken hilabeteotan.

Oraindik ez dago argi zehatz-mehatz proiektua zertan datzan. Iruñeko udalak zeozer adierazi du: nekazaritzaren interpretazio zentru bat eraiki nahi du (non eta baratzak kendu dituen lekuan) eta zenbait lorategi ipini (horretarako, noski, bertako zuhaitz gehienak bota beharko ditu). Hitzez ez, baina argi utzi duena zera izan da: Arantzadin enpresari gutxi batzuk aberastu nahi ditu. Eta horretarako bost axola zaio herritarrei haien baratzak, haien parkea edota haien eskubideak zapaldu behar badizkie.

Bideoak



Estekak

http://salvemosarantzadi.blogspot.com.es


Leave a comment

Please login to leave a comment.

Ardura zaitez!

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...