Naturzalia

Lightbox Image
ANDER IZAGIRREREN BLOGA
 
Txikitatik gustatu izan zaizkit animaliak eta beti ibili izan naiz mendian bueltaka, hauek ikusi nahian. Inoiz ez da jakiten ze aurkituko dugun, baina argi dagoena da, begiak zabalik eduki eskero, naturak beti eskeiniko digula sorpresaren bat edo beste. Argazki eta azalpentxo batzuen bidez, naturak gauza interesgarri asko dituela erakustea da nire asmoa, beti ere, zaletu umil baten ikuspuntutik. 

Naturzalia bloga | 2014/11/26 | Egilea: | Bisitak: 654 | iruzkin

Martin arrantzalea (Alcedo atthis)

Askorentzat hegaztirik politenetariko bat izango da martin arrantzalea. Bere kolore biziekin behintzat ezin esan txori deigarri bat ez denik.


Naturzalia bloga | 2014/10/22 | Egilea: | Bisitak: 719 | iruzkin

Suge gorbataduna (Natrix natrix)
Suge gorbatadun heldua

Aurten suge gorbatadun dexente ikusteko aukera izan dut eta horietako batzuen argazkiekin nator gaur. Agazkietan ikusten den bezala, gazteek lepoko hori-txuriska bat daukate eta hortik dator bere izena (gaztelaniaz culebra de collar). Hazten direnean ordea, desagertu egiten zaie lepoko hori eta horregatik, espezie desberdinak direla ematen du.


Naturzalia bloga | 2014/10/16 | Egilea: | Bisitak: 888 | iruzkin

Eskulapioren sugea (Zamenis longissimus)
Elgoibarrera ere iritsi da

Naturzalia bloga | 2014/09/04 | Egilea: | Bisitak: 956 | iruzkin

Bisoi amerikarra

Euskal Herriko beste hainbat tokitan bezala, Elgoibarren ere badabil bisoi amerikarra. Eta nik uda hontan ikusi dudan arren, aspalditik entzunda nuen jendeak ikusita zeukala. Seguruenez, bisoia ikusi duen jendea poztu egingo zen bere herriko ibaian horrelako animalia bat ikusteaz, baina zoritxarrez, kalteak sortzen dituen animalia arriskutsu baten aurrean gaude.


Naturzalia bloga | 2014/03/28 | Egilea: | Bisitak: 891 | iruzkin

Aurreko urtean Euskal Herriko narrastien posterra egin eta erakutsi nizuen, eta aurten anfibioena egitea tokatzen ziztaidan. Eta animaliatxo hauek ikusteko sasoi onena orain hasten denez, orain da momentu aproposena zuek ikasteko, jeje. Anfibio espezie kopurua narrastiena baino txikiagoa bada ere, seguru nago, zuetako askok uste duena baino haundiagoa dela gure inguruetako dibertsitatea.

Beraz, hemendik aurrera anfibio denei salamandra, igel edo sapo deitzerik nahi ez baduzue, hemen txuleta!

Babestu nahi baditugu, ezagutarazi egin behar ditugu

Naturzalia bloga | 2013/09/11 | Egilea: | Bisitak: 1289 | iruzkin

Narrastiak ezagutzera emanez
Euskal Herriko narrasti espezieak erakusten (Argazkia: Rafa Alkorta)

Natura gustuko izateari lotuta, gehien gustatzen zaidan gauzetariko bat, naturarenganako nire ezagutza umila jendearekin konpartitzea da. Halaber, narrastien mundua bereziki gustuko dudan partetik eta animalia hauek jasaten dituzten mespretxu eta erasoen ondorioz, oso garrantzitsua iruditzen zait hauen inguruko ezagutza zabaltzea.

Honen harira, nire herriko Morkaiko mendi taldearekin batera, Euskal Herriko narrastiak ezagutzeko irteeratxo bat antolatu genuen pasa den udaberrian eta egun hartako kronika labur bat idatziko dizuet jarraian.

Gure inguruko narrasti espezie guztiak bildu ditut poster batean

Naturzalia bloga | 2013/04/30 | Egilea: | Bisitak: 2287 | iruzkin

Banator beste behin ere narrastiekin bueltaka. Oraingoan ordea, zerbait desberdina prestatu dizuet, Euskal Herriko narrastien posterra hain zuzen ere. Gure lurraldean ikusi daitezkeen narrasti espezieen argazki eta izenak aurkituko dituzue bertan. Dortokak, muskerrak, sugandilak, sugeak…

Besterik gabe, zuen gustokoa izatea espero dut. Ondo izan!


Naturzalia bloga | 2013/03/18 | Egilea: | Bisitak: 1177 | iruzkin

Animalien aztarnen atzetik
Azkonarraren oinatzak (Meles meles). Bereizteko errazak izaten dira, behatzak zabaleran kolokatzen direlako, eta gehienetan atzazkalak oso garbi markatzen direlako. kasu honetan, oinatzak uraren azpian zeudenez, baliteke atzakalen markak desagertu izana.

Animalia konkretu batzuk ikustea oso zaila den arren, beraien oinatz, arrasto edota seinaleek beraien presentziaren berri ematen digute. Martxoaren 2an, Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak Alluitz Naturarekin batera ikastaro bat antolatu zuen gai honen inguruan eta bertan izan nintzen ni. Arabako Astulez herritik hasi eta Burgosekin muga egiten duten inguruko mendietan zehar ibili ginen Felix Martinez de Lezea biologoa gidari geneukala, bere azalpenak entzuten. Bide guztia elurtuta zegoenez, arrasto dexente ikusi genituen eta horietako batzuk erakutsiko dizkizuet gaurkoan.

Erleen etorkizuna iluntzen

Naturzalia bloga | 2012/10/20 | Egilea: | Bisitak: 2896 | iruzkin

Liztor Asiatikoa
Liztor Asiatikoaren habia (Vespa velutina)

2005. urtean Txinatik Bordelera egurra zekarren ontzi batean iritsi ziren  liztor Asiatikoak (Vespa velutina) Europara. Ordutik aurrera, zabaltzen joan ziren eta badira urte batzuk gurera iritsi zirela. Eta ez ziren ez intentzio onenekin etorri. Arrisku larrian jartzen ari dira erleen etorkizuna. 


Naturzalia bloga | 2012/10/10 | Egilea: | Bisitak: 1189 | iruzkin

Hegoaldeko narrastiak
Gardatxoa (Timon lepidus)

Tamalez bukatzear dago aurtengo "narrasti sasoia" eta egia esan, inoiz baino probetxu gutxiago atera ahal izan diot denboraldi honi. Hala ere, gutxi bada ere, badaukat zuoi erakusteko zerbait.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...