Suge gorbataduna (Natrix natrix)

Naturzalia bloga | 2014/10/22 (azken aldaketa: 2014/10/22 ) | Egilea: | Bisitak: 711
Suge gorbataduna (Natrix natrix)
Suge gorbatadun heldua

Aurten suge gorbatadun dexente ikusteko aukera izan dut eta horietako batzuen argazkiekin nator gaur. Agazkietan ikusten den bezala, gazteek lepoko hori-txuriska bat daukate eta hortik dator bere izena (gaztelaniaz culebra de collar). Hazten direnean ordea, desagertu egiten zaie lepoko hori eta horregatik, espezie desberdinak direla ematen du.

Suge gorbataduna (Natrix natrix)
Suge gorbatadun heldua, hiruki forma hartuz


Ez da pozoitsua eta kuriosoak dira ihes egiteko aukerarik ez duenean defendatzeko erakusten dituen portaerak. Batzutan, burua zapaltzen du, hiruki forma hartuz, gorputza puzten du eta zarata altu bat ateratzen du, suge arriskutsuago baten irudia emanez. Beste batzutan, usain oso txarrekoa den likido bat askatzen du. Hala ere, defentsa modu kuriosoena hildakoarena egitea da. Buruz gora jartzen dira eta ahoa zabaldu eta mingaina albo batera ateratzen dute, hilda egongo balira bezala. Tanatosi izenaz ezagutzen da portaera hau. Beheko azken argazkiak ikusi eskero, erdi-hilda dagoen sugea dela pentsatuko duzue, baina gezurra badirudi ere, bizi-bizirik dago eta esan bezala, planta hutsak besterik ez dira. Hau bai aktorea!

Suge gorbataduna (Natrix natrix)
Suge gorbatadun heldua, hiruki forma hartuz


Suge gorbataduna (Natrix natrix)
Suge gorbatadun heldua, lepoko gabe


Suge gorbataduna (Natrix natrix)
Suge gorbatadun heldua, lepokoarekin


Suge gorbataduna (Natrix natrix)
Suge gorbatadun gaztea


Suge gorbataduna (Natrix natrix)
Suge gorbatadun gaztea


Suge gorbataduna (Natrix natrix)
Hildakoarena egiten


Suge gorbataduna (Natrix natrix)
Hildakoarena egiten


Suge gorbataduna (Natrix natrix)
Zuzen jarri eskero ere segituan hasten da ahoa zabaldu eta burua okertzen


Suge gorbataduna (Natrix natrix)
Indibiduo gazte-gaztea


Suge gorbataduna (Natrix natrix)
Argazki honetan igartzen da gazte-gazte baten tamaina txikia



Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...