Shiveluch, Kamchatka ezezagunera hurbilduz
Munduan gune ezkutu eta ezezagun asko ditugu oraindik ere, horietako bat Errusia ekialdeko puntan aurkitzen den Kamchatkako penintsula da.

Mendiminez bloga | 2012/10/18 (azken aldaketa: 2012/10/18 ) | Egilea: | Bisitak: 807

Shiveluch sumendia Kamchatkako penintsulako sumendi garaienen eta aktiboen artean aurkitzen da. Itsas mailatik 3.283 metroko garaiena duen sumendi hau estratu-sumendi estilokoa da, laba gogortu, errauts konpaktatu eta erupzioek kanporatutako harriek eratutako geruzak txandakatzen direlarik.

Sumendiaren hego isurialdean ikus daitekeen gris argi koloreko arroka hedadura, 1964an gertatutako erupzio leherkor baten emaitza da. Hego isurialdearen zati handi bat amildu egin zen, eta kolore argiko arrokak, gertaera hark eragindako lubiziak utzitako arrastoak dira. Gaur egun oraindik aktiboa den isurialdeko prozesua da, landaretzak ezin izan baitu inguru horretan hedatu.

Shiveluch, Kamchatka ezezagunera hurbilduz
Shiveluch sumendia eta honen hego isurialdeko lubiziaren arrastoak.


Errauts-lumaren inguruan berriz, orain dela egun batzuk (hilaren 6an) eman zen erupzioan ateratako metakinak dira. Luma honek 90 kilometroko luzeera hartu zuen, hego-hegoekialderantz lehenengo, eta ondoren, haizeen norabide aldaketak eraginda ekialderantz luzatuz. Errauts-luma edo hodei honek 3 kilometroko altuera hartu eta guztira 220 kilometro inguruko bidaia egin zuen sumendiaren kraterretik.

Shiveluch, Kamchatka ezezagunera hurbilduz
Errauts-luma edo hodeiaren irudia.




Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...