RT @OkarizMikel: Jolasak jolas @aranzadi-ko Iñaki Mezquita Aranburuk erakutsi zizkigun mustro eder hauek iaz @EuskalNatura eta @ueu_orokorr…
Dakizuenez azken urte hauetan arazo handiak izan ditugu webgunearekin. Azken hilabeteetan Kike Fernandezen laguntza handiarekin web orrialdea berriro ere martxan jarri dugu eta eskuragarri dituzue gure eduki guztiak.
R softwarea oinarrizko tresna bihurtu da egungo jardun zientifikoak sortzen duen datu bolumen itzelari trataera estatistikoa emateko. Software honek trataera estatistikorako beharrezko diren tresnak eskaintzen ditu eta, kode irekiko softwarea izanik, norberaren erabilera eta helburuetara doitzen diren aplikazioak sortzea ere baimentzen du. Natur zientzien arloan software honen erabilera sustatzeko eta trebakuntza emateko ikastaroa antolatu du UEUk.
Udako ikastaroen eskaintza askotariko eta interesgarria argitaratu zuen UEUk orain zenbait aste. Maiatzaren 25ean ireki zen izena emateko epea eta dagoeneko betetzear dira hainbat ikastaro! Natur Zientzien arloan, orain dela hiru urte Arturo Elosegik eta Arantza Aldezabalek antolatu zuten ikastaro zinez arrakastatsua errepikatuko dugu uztailaren 20tik 25era: “Mendiko teknikak basabizitzaren ikerketan. Ikastaro praktikoa Pirinioetan”. Mendian erabiltzen diren teknikak ezagutu eta horietako batzuetan trebatzea da ikastaroaren helburua, unibertsitatean dugun zenbait gabezia osatzeko. 2012an ikastarora joan zirenek itzultzeko aukera izan dezaten, gai berriak landuko ditugu toki desberdinetan. Aurtengoan, Artikutzatik hasi eta Lizararaino joango gara, Aralarren, Iratin eta Aztaparretan geldituz. Espezie konkretuetatik hasi, eta ekosistema osoen kudeaketa-lanak ezagutzeko aukera paregabea izango dugu benetako adituen eskutik. Eskaini genituen 20 lekuetatik 4 baino ez dira gelditzen, beraz, parte hartzeko gogoz bazeunde, ez ezazu azken momentura arte itxoin izena emateko!
RT @OkarizMikel: Jolasak jolas @aranzadi-ko Iñaki Mezquita Aranburuk erakutsi zizkigun mustro eder hauek iaz @EuskalNatura eta @ueu_orokorr…
by EuskalNatura
RT @ueu_orokorra: #UI50 #50ueurte
Jarraitu dezagun #ElkarEkin sortzen eta ikasten
Eskerrik asko, Milesker guztioi
https://t.co/ltVczCi…
by EuskalNatura
Ideia eta ekarpen interesgarriz jositako saioa izan zen, eta, zorionez, @ueu_orokorra|k egindako kronikari esker ed… https://t.co/P7xsPKCWq1
by EuskalNatura
Erronkak eta abaguneak tarteko, etorkizunari so jarri ginen amaieran. Zein zeregin ditu @ueu_orokorra|k Euskal Unib… https://t.co/MexrhWPTKO
by EuskalNatura
Izan ere, mundu globalizatuan gero eta mehatxu gehiago dituzte hiztun kopuru ertaineko hizkuntzek. Nola biziraun de… https://t.co/6Xa7yoHuI4
by EuskalNatura
Ingurune antropizatuak gizakiak sortutako habitatak dira. Antropizazioa, beraz, gizakiak eragindako ingurune naturalaren edozein eraldaketa geografiko izango litzateke. Habitat horien artean, adibidez, hiriak dauzkagu. Baina baita hain agerikoak ez ditugun eta Euskal Herrian oso ohikoak diren nekazal lurrak edota zuhaitz landaketak ere. Bertan bizi garen biztanleok paisai horiek ikustera ohitu gara, eta horren ondorio negatibo bat edozein eraso ekologikoren aurrean gure aldetik utzikeria azaleratzea izan daiteke. Paisaiaren gaineko, hau da eragin estetikoa argi badaukagu ere, zer nolako ondorioak dauzkate habitat hauek bertan bizi den faunaren gainean?