EuskalNatura proiektua

EuskalNatura hainbat naturzale gaztek 2006an sortu eta ordutik gaur arte mantentzen duten proiektua da, webgune hau ardatz duena, baina interneteko beste hainbat gunetan zein internetetik at ere zabalkundea baduena.

Gaur egun 19 eta 27 urte bitarteko 52 lagunek osatzen dugu taldea; tartean naturaren inguruko ikerlariek, biologia eta geologia graduetako ikasleek eta bestelako naturzaleek.

EuskalNaturako hainbat kidek, bestalde, Udako Euskal Unibertsitateko Natur Zientziak saila dinamizatzeko ardura dute, eta zenbait jarduera elkarlanean antolatzen dituzte, ondorioz, UEUko Natur Zientzia sailak eta EuskalNatura taldeak.

Helburuak

  • Euskal Herriko natura eta natur zientziak jende guztiaren eskura jartzea.
  • Euskarak interneten duen presentzia handitzen laguntzea.
  • Naturzale gazteei gustuko dituzten gaiak eta jarduerak lantzea ahalbidetzea, eta jarduera horien bitartez ikasi ahal izatea.

EuskalNatura.eus 2007 - 2013

EuskalNatura.eus webgunearen proiektua 2006ko irailean hasi zen martxan, eta 2007ko urtarrilean argitaratu zen webgunearen lehenengo bertsioa. Webguneak aldaketa nabarmenak jasan ditu, ordea, azken 6 urteotan. Hona laburpentxo bat:

2007
2008
2008
2009
2011
2014
 

EuskalNatura.eus-eko bisitari kopuruak gora egin du etengabe:

2006: hasiera

2006ko irailean hasi zen guztia. Orduan Biologiako 2. maila hasi berritan ginen 6 gaztek EuskalNatura.eus proiektuari ekin genion.

2007: argitara

2007ko urtarrilaren 23an argitaratu genuen webgunea, azterketa garaiaren erdian, ikastearen asperdurari aurre egiteko asmoz edo...

2008: birtualetik fisikora

Urte hartan antolatu genuen Leioako Campusean lehenengo Natur Astea. Hitzaldiak, irteerak eta lehenengo erakusketa: Objektibotik. Fakultatea astindu beharra zegoela iruditu zitzaigun, eta birtualetik fisikorako jauzia egin genuen horrela.

2009: kontsolidazioa

Jende gehiago batu zen taldera eta proiektua handitzen jarraitu genuen. EuskalNatura.eus webguneak sona lortu zuen eta II. Natur Astea antolatu genuen, Pirinioetara 5 eguneko irteera eta guzti.

2010: hedatzea

Proiektuak handitzen jarraitu zuen, eta EuskalNatura hainbat webgune tematikotan antolatzeko egitasmoari ekin genion, gerora porrot egin bazuen ere. Natur Astea Naturaldi izatera igaro zen, 15 eguneko jardunaldiak.

2011: gainbehera

Taldearen muinak karrera amaitu eta munduan zehar barreiatu ginen. Webguneak martxa galdu zuen, eta urte hartan ez zen Naturaldirik antolatu. Webgunearen erabiltzaile kopuruak, hala ere, gorantz jarraitu zuen.

2012: UEUrekin batera berriz ere martxan

EuskalNatura galtzen utzi ezin genuela iruditzen zitzaigulako, beste esfortzu bat egin, jende berria batu, eta EuskalNaturaren aro berriari ekin genion. Arlo fisikoan 2012ko Naturaldia: hitzaldiak, irteera eta "Hegan" erausketa antolatu genituen. Arlo birtualean webgunea guztiz berritu genuen: sistema berriarekin, zerbitzari berriarekin... 2012ko aukera teknologikoak aprobetxatzeko.

Bestalde, EuskalNaturako lantaldea UEUko Natur Zientziak saileko burutza hartu zuen, aurreko bost urteetan Zientzia eta Teknologia Fakultatean eta interneten egindako lana zabaldu, eta gogobiziz aro berriari hasteko.

2013: gazteak ere gogoz

Proiektua martxan jarri genuenon artean jende askok unibertsitatetik alde egin ondoren partehartzaile kopurua asko jaitsi zen, baina 2013an biologia eta geologia graduetako hainbat ikasle animatu ziren proiektuaren parte izatera. Eurei eskerrak, webguneko edukiek etengabe handitzen jarraitu dute, besteak beste.

Argazki erakusketak 2008 - 2012

EuskalNaturako lantaldeak 4 argazki-erakusketa antolatu ditu martxan daraman denboran, Euskal Herriko hainbat argazkilariren laguntzaz. Horietako bi deskatalogatuta daude, baina "Elkarrekin:naturako elkarrekintzak" eta "Hegan" erakusketak martxan dira oraindik ere.

       
2008 2009 2010 2012

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...