Bisoi amerikarra
Elgoibarrera ere iritsi da

Naturzalia bloga | 2014/09/04 (azken aldaketa: 2014/09/23 ) | Egilea: | Bisitak: 956
Bisoi amerikarra

Euskal Herriko beste hainbat tokitan bezala, Elgoibarren ere badabil bisoi amerikarra. Eta nik uda hontan ikusi dudan arren, aspalditik entzunda nuen jendeak ikusita zeukala. Seguruenez, bisoia ikusi duen jendea poztu egingo zen bere herriko ibaian horrelako animalia bat ikusteaz, baina zoritxarrez, kalteak sortzen dituen animalia arriskutsu baten aurrean gaude.

Bisoi amerikarra


Bisoi amerikarra, izenak esaten duen bezala, amerikar jatorrikoa da, baina Europan, gatibutasunean hazten dituzte, beraien larruaz berokiak egiteko. Debabarrena eskualdean bertan, Mutrikuko Olatz bailaran dago bisoi amerikarraren haztegi bat. Noizean behin ihes egiten dute bisoiek haztegi hauetatik eta gure mendietako animalia bat gehiago izatera pasatzen dira, populazio egonkor batzuk sortzera iritsiz.

Aurrez esan bezala, espezie honen ondorioak ez dira batere onak. Arazoetako bat bere harrapakinetan aurkitzen da, arrainak, hegaztiak, ugaztunak eta ornogabe haundiak jateak dituen ondorioetan, baina kalterik nagusiena, bertako bisoiarengan igarri dezakegu. Izan ere, badaukagu bertakoa den bisoi bat, bisoi europarra (Mustela lutreola), gaur egun egoera oso oso larrian dagoena. Bisoi amerrikarra bisoi europarra baino haundiagoa eta ugalkorraua denez, eta biek txoko ekologiko berdina daukatenez, argi dago europarrak galtzeko guztiak dituela. Ez daukat informazio zehatzik, baina azken urteotan ale bakar batzuk bakarrik ikusi dira Euskal Herrian eta "desagertzeko arriskuan" bezala katalogatuta dago.

Europa mailan, fauna eta bioaniztasunean eragin haundiena sortzen duen espezie inbaditzaile bezala izendatu zuten orain dela urte batzuk bisoi amerikarra, eta martxan daude espeziea desagertarazteko edo kontrolatzeko hainbat programa.

Ahaztu aurretik, bi espezieak desberdintzeko muturrari begiratu behar diogu. Orokorrean, bisoi amerikarrak orban txuri txiki bat dauka, ahoarenan azpikaldean bakarrik, eta europarrak orban haundiagoa dauka, ahoaren goikaldea ere hartzen dio eta. 

Jarraian Elgoibarren ikusitako bisoi amerikar gaztearen argazki gehiago erakusten dizkizuet.

Bisoi amerikarra


Bisoi amerikarra


Bisoi amerikarra


Bisoi amerikarra




Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...