Albisteak

Ikastaroa: Pirinioetako ugaztunak

2013/03/21

Iruzkinik ez
bisita

Uztailaren 22tik 26ra Jacan (Huesca) “Pirinioetako ugaztunak” izeneko ikastaroa emango da. Ikastaroa Zaragozako Unibertsitateak antolatzen du eta gazteleraz izango da. Hainbat gai jorratuko dira eta teoria orduez gain landa praktikak ere egingo dira.


Ikastaroa: Pirinioetako ugaztunak

Honako hauek dira ikastaroaren helburuak:

- Martxan dauden populazioen jarraipenerako proiektuak ezagutzea

- Mendiko jarraipen teknikak erabiltzea

- Ugaztun kolekzioak erabiltzen ikastea

- Mendian eta laborategian espezieak determinatzea

Ikastaroak 40 orduko iraupena izango du eta unibertsitateko eta formakuntza profesionaleko ikasleei, eta eremu honetako profesionalei zuzenduta dago, baita gaian interesatuta dagoen edonori ere. Kideko karrerak: biologia, albaitaritza, ingurumen zientziak, basozaintza, agronomia, nekazaritza. Interesa dutenei eskatutako formakuntza: gradu-ikasketak, lizentziatura edota formakuntza profesionala.

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...