Objektibotik

Lightbox Image
ANTTON ALBERDIREN BLOGA
 
Biologia ikasketak bukatuta, doktoretza-tesiarekin gira eta bira nabil urteotan, saguzar belarrihandi alpetarraren (Plecotus macrobullaris) ekologia eta eboluzioa aztertuz. Natura, internet eta argazkilaritza dira nire hiru pasioak, eta hirurak uztartzea nahiko nuke blog honetan, natura-argazkilaritzaz hitz egitea: estiloaz, teknikaz, aukerez... Hori bai, afizionatu baten ikuspuntu umil, diskretu eta alboratutik. Ea zer iruditzen zaizuen!

Objektibotik bloga | 2012/10/15 | Egilea: Antton Alberdi | Bisitak: 1259 | iruzkin

Mokozabala eta RAWaren erabilera I

Gaurko honetan mokozabal bati ateratako argazkiaren harira, RAW formatuan ateratako argazkiekin egin daitezken eraldaketak izango ditut hizpide. Argiaren kontra ateratako argazkietan hondoa iluntzeaz ariko naiz, kontrako argiak sortutako ertz argitsuak intentsifikatzeko asmoarekin. Bi argazki erabiliko ditut adibide gisa, Zarauzko Iñurritzako biotopoan mokozabal bati ateratakoa, eta Deba ibaian basahate bati ateratakoa.

Hasi dira pasatzen udazkeneko lehenengo mokozabalak

Objektibotik bloga | 2012/10/01 | Egilea: Antton Alberdi | Bisitak: 1359 | iruzkin

Iñurritzako sekretuak I (Mokozabalak)
Mokozabala Iñurritzako paduran

Zarauzko Iñurritzako padura, duela urte gutxi batzuk egindako errestaurazioaren ostean, Gipuzkoako hezegune garrantzitsuenetariko (bakarrenetariko bat ez esateagatik) bat bihurtu da hegazti migratzaileentzat. Besteak beste mokozabal (Platalea leucorodia) ikusgarriak gelditzen dira bertan Europa erdialdetik Afrikara bidean egiten duten migrazioan. Padurak duen tamaina txikiagatik animalia horiek gertutik ikusteko leku paregabea da Iñurritza.


Objektibotik bloga | 2012/05/21 | Egilea: Antton Alberdi | Bisitak: 1521 | iruzkin

Kaio iluna eta diafragmaren irekidura
Kaio iluna (Larus fuscus)

Behin obturazio-abiadura azaldu ostean, esposizio-balioa zehazten duen bigarren faktorez ariko naiz artikulu honetan. Horretarako, duela lau bat urte Orioko Txurruka hondartzan atera nuen kaio ilun baten argazkia izango dugu lagun. Lehen planoan kaioa ageri da eguzkitan, obturazio-abiadura azkarrarekin ateratako argazkia denez (1:2400s), "izoztuta". Hondo beltza, berriz, autopistako zubiak sortutako itzalaren ondorioa da, esposizio-balioa kontrolatuta guztiz beltz bilakatua. 

Zergatik dago obturazio-abiadura mugatuta flasha erabiltzean?

Objektibotik bloga | 2012/04/29 | Egilea: Antton Alberdi | Bisitak: 1408 | iruzkin

Melitea trivia eta flasharen sinkronizazio-abiadura
Melitea trivia tximeleta kameraren flasha erabiliz erretratatuta

Argazkiak atera zale garen guztiok galdetu diogu inoiz geure buruari zergatik dagoen obturazio-abiadura mugatuta flasha erabiltzean. Gauez arazorik sortzen ez duen arren, egun argitan buruhauste bat baino gehiago sortu izan dio noiz edo behin kontu honek argazkilari orori. Melitea trivia tximeletaren argazki bat lagun hartuta, flasharen sinkronizazio-abiaduraren zergatien inguruan jardungo gara blogeko sarrera honetan.


Objektibotik bloga | 2012/01/11 | Egilea: Antton Alberdi | Bisitak: 1390 | iruzkin

Martinak (Uria aalge) Getariako moilan
Martin arrunta atseden hartzen

Gaurkoan, teknika alde batera utzita, Getariako moilan erretratatutako hainbat martinen argazkiak erakutsi nahi dizkizuet. Uria aalge da espezie honen izen zientifikoa, eta Europako, Ipar Amerikako eta Asiako kostaldetan kumatzen dute. Euskal Herriko kostaldera neguan azaltzen dira, Frantzia iparraldetik eta Bretainia Handitik etorritako emeak eta gazteak, batez ere. Potorro arruntaren (Alca torda) antz handia du, baina hura baino apur bat handiagoa izateaz gain, mokoa askoz ere estu eta luzeagoa da.

9 martin kontatzera iritsi gara gaur arratsaldean Getariako moilan, eta horietako hainbati argazkiak ateratzeko aukera izan dut, barratik nahiko gertu baizebiltzan atseden hartzen edo arrantzan.

Zetazeoak eta argazkien abiadura mintzagai

Objektibotik bloga | 2011/11/30 | Egilea: Antton Alberdi | Bisitak: 2518 | iruzkin

Izurde arrunta eta obturazio-abiadura
Izurde arrunta (Delphinus delphis) ontziaren ondoan olatuekin jolasean

Argazkilaritzaren oinarriak oinarri-oinarritik azaltzen hasteko, argazkien izaera ezaugarritzen duten hiru faktore nagusiak azalduko ditut blog honetako lehenengo hiruzpa lau sarreretan: obturazio-abiadura, diafragmaren irekidura eta sentsibilitatea. Lehenengo honetan obturazio-abiaduraz hitz egingo dudanez, egokia iruditu zait iazko udan Getariako kostatik milia eta erdi ingurura atera nuen izurde arrunt baten argazki hau.

Eta agur bat guztioi

Objektibotik bloga | 2011/11/30 | Egilea: Antton Alberdi | Bisitak: 1527 | iruzkin

Hasteko, ilunabar bat
Añelarra iluntzean; ortzimugan Ori mendia.

Ilunabar bat. Hasteko, ilunabar bat. Kursia batzuentzat, agian; egokia, besteentzat, akaso. Biak aldi berean eta bietako bat bera ere ez, niretzat.

Ilunabarrak zentzu berezia du niretzat, udan eguna hasten baitut orduan, eta neguan eguna bukatu. Urtaroaren arabera zentzu antagonikoa duela esan daiteke; udan lanean ilunabarrarekin batera hasten bainaiz, eta neguan ilunabarrarekin batera bukatzen baitut. Bi kasuetan, hala ere, gustuko dut ilunabarra, eta horrexegatik aukeratu dut duela hiru bat urte Añelarran (Nafarroa) ateratako argazki hau ibilbide berri honi ekiteko.

Objektibotik

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...