Arga ibaia garbitzeko auzolana ekainaren 15ean

Ardura zaitez! bloga | 2013/06/04 (azken aldaketa: 2013/06/05 ) | Egilea: | Bisitak: 782
Gako hitzak: arga, auzolan, ibaia

Arga ibaia garbitzeko auzolana ekainaren 15ean

Azken hilabeteotako uholdeen ondoren Arga ibaia plastikoz eta bestelako hondakinez bete zaigu. Zabor hauek arriskutsuak dira animali eta landareentzat, bai eta geuretzat ere. Azken finean, hondakinen degradazioagatik lurra eta ura kutsatzen ari da. Hori dela eta LANDARE Produktu Ekologikoen Kontsumitzaileen Elkarteak Arga ibaia garbitzeko auzolana antolatu du ekainaren 15a, larunbatean. 

Uste dugu proposatzen zaigun jarduera polita dela, besteak beste pertsonen eta elkarteen artean harremanak eraiki daitezkeelako. Gainera, ibaira lagunekin edota seme-alabekin hurbiltzea natur eta kultur baliabideak errespetatu eta erabiltzen ikasteko modu bat izan daiteke.
 
Beraz, gogoratu, Ekainaren 15ean, larunbata, goizeko 9.30etan Atarrabiako Landaren (Errondoa, 4) daukagu hitzordua. Zure lagun eta senideekin etor zaitezke ibaia garbitzeko eta bere onera itzultzeko jardunaldiaz gozatzera. Etorriko zaretenontzako aukeran doako talde-aseguru bat egingo dugu. Horretarako, nahi izanez gero bidaliguzu zure eta zurekin etorriko direnen izena, abizena eta NAN zenbakia ekainaren 15a baino lehen garikoitzperurena@gmail.com helbidera edo bete Landareren dendetan horretarako baliatuko diren orriak. 
 
Anima zaitezte!
 
Bestalde, Iruñerriko Mankomunitateak eta Atarrabiako Udalak antzeko egitasmo bat antolatu dute egun berean 9.00tan Atarrabiako udal aterpetxean Ultzama ibaia garbitzeko.


Leave a comment

Please login to leave a comment.

Ardura zaitez!

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...