Europako Tontorrak, geomorfologia aztertuz
Egun hauetan "Antartika, 100 urtez ikertzen eta esploratzen" hitzaldiak, erakusketa eta abar antolatu ditugu EHUko Letren Fakultateko Geografia Departamentutik, hori dela eta, ostiral-larunbat bitartean "Pikosetara" egindako mendi-irteera duzue hau.

Mendiminez bloga | 2012/11/12 (azken aldaketa: 2012/11/12 ) | Egilea: | Bisitak: 15676
Europako Tontorrak, geomorfologia aztertuz
"Antartika, 100 urte ikertzen eta esploratzen" kartela

Egun hauetan "Antartika, 100 urtez ikertzen eta esploratzen" hitzaldi-zikloa, erakusketa eta mendi-irteera antolatu ditugu EHUko Letren Fakultateko Geografia Departamentutik, hori dela eta, ostiral-larunbat bitartean Europako Tontorretara egin genuen mendi-irteera interesgarriaz mintzatuko naiz.

Europako Tontorrak bakanduta eta berezko entitate geografikoa duten mazizo menditarra dira, kantabriar banalerrotik iparraldera aurkitzen direnak, kostaldetik 20 kilometro eskasera. Harrizko mendi-puska itzel hau, La Peña deitua, Kantabriar Mendilerroaren barneko berezitasun geografiko garrantzitsua da.

Mendikateko garaierarik altuena Torrecerredo da, 2.648 metrorekin, mendi tontor eta haran sakonen arteko desnibela izugarria delarik, kasu batzuetan 2.300 metrotara ere irits daitekeelarik. Hortaz, Europako Tontorretan, goi mendiak kantabriar-kate osoko adierazpen gorena hartzen du; bertako altuera, bolumen, fisiografia, paisaia eta aniztasun geografikoagatik, Europa hegomendebaldeko goi mendi atlantiarraren erakuslerik onena delarik.

Europako Tontorrak, geomorfologia aztertuz
Fuente Dé-ko kablearen goialdea. Europako Tontorren hego aurpegi malkartsuak begibistan ditugu, kareharri sekuentzia ezberdinak txandakatzen direla ikus daitekeelarik.


Europako Tontorren osotasunak 500 km2-ko azalera hartzen du, 15 kilometroko garapen latitudinal eta 35 kilometroko garapen longitudinalarekin. Gainera, hidrografi-sare sakonak eraginda, hiru mazizo argi bereiz daitezke: Mendebaldeko Mazizoa (Cornión), Erdialdekoa (Los Urrieles) eta Ekialdekoa (Ándara).

Gure kasuan, Erdialdeko Mazizoan geldituko gara, bertan burutu baitugu mendi-irteera. Fuente Dé-ko kablean igo eta behatoki ikusgarri honetatik (ikus 1. argazkia) Alivarantz joan ginen, bertatik Duje ibaiaren harana zeharkatuz Sotreseko herrira arte. Bertan gaua igaro ostean, hurrengo egunean (larunbatean), Pandebano leporantz igo ginen, baina eguraldi petralaren eraginez, Bulneseko herritxo isolatura jaitsi eta izen bereko arroiletik Puente Poncebosera jaitsi ginen.

Hala ere, bide guztian zehar erliebe forma berezi eta interesgarriak ikusteko parada izan genuen, eta ondorengo argazkietan horietako batzuk ezagutzera emateko aprobetxatuko dut.

Europako Tontorrak, geomorfologia aztertuz
Alivako lepotik Ekialdeko Mazizora begira, Juan Toribio kuetoak eta Duje ibaiaren harana aurrean. Itzaletan "Lomba del Toro" alboko morrena itzela ikus daiteke.


Europako Tontorrak, geomorfologia aztertuz
Taldea Manforen meategietara begira. Duje ibaia bertan jaiotzen da eta irudiko dekantazio-baltsak bere iturburutik kutsatzen du ibaia.


Europako Tontorrak, geomorfologia aztertuz
Alboko morrenak kareharri irtengune batekin tupust egin arren, haranean behera jarraituko du, izotzak duen indarra begibistan utziz.


Europako Tontorrak, geomorfologia aztertuz
Taldea "El Castillo" deituriko bloke erratikorantz. Nork eraman du harri puxka hori horrera? Zuen erantzunen zain gelditzen naiz.


Europako Tontorrak, geomorfologia aztertuz
Beherantz jaitsi hala, alboko morrena sakabanatzen doa morrena txikiago eta difusoagoetan.


Europako Tontorrak, geomorfologia aztertuz
Iluntzen joan hala, bloke erratikoa itxura mistikoa hartzen hasi da.


Europako Tontorrak, geomorfologia aztertuz
Argazkilaritza ikastaroan ikasitako teknikak aplikatzen Duje ibaiaren laguntzarekin.


Europako Tontorrak, geomorfologia aztertuz
Udazken koloreak Pandebano lepora bidean.


Europako Tontorrak, geomorfologia aztertuz
Bulneseko errekatxoa, ur gardenekin jolasean.


Europako Tontorrak, geomorfologia aztertuz
Taldea Bulneseko arroilera begira. Han behean gelditzen da Poncebos zubia, distantzia urrian desnibel dexente.



Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...